osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2012-05-19

zaldibar plazara




Ehun lagunetik gora irten dira gaur kalera Zaldibarren Herrirak deitutako Goazen Plazara ekimenean. Zaldua plazan elkartu da jendea eguerdian eta, jarraian, udaletxeko plazara joan dira. Handik Zaldua plazarainoko giza kate bat osatu dute, eskuz esku amnistiaren ikurra zeukan giltza pasatuz. Gero guztiak elkartu dira Zaldua plazan. Udaletxe zaharreko balkoitik Herrirako ordezkariek agiria irakurri dute. Trikiti soinuekin eta sagardo eta hamaiketako eder batekin amaitu da ekitaldia.
Euskal Herrian 28.456 lagun irten dira plazetara Herrira Bilgunearen deiari jarraituz.


Sem comentários:

Enviar um comentário