osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-07-28

kontzentrazioa indarkeria sexistaren aurka

Hamabost lagun batu dira gaur eguerdiko 12:00etan udaletxe aurrean egindako kontzentrazioan Amelia Amaya Jiménezen heriotza salatzeko

2010-07-27

beste emakume bat eraila!! aski da!!


AMELIA AMAYA JIMENEZ
Indarkeria sexistak 2010. urtean
eragindako 4. biktima
BIHAR, UZTAILAK 28, ASTEAZKENA
Eguerdiko 12:00etan
KONTZENTRAZIOA UDALETXE AURREAN
INDARKERIA SEXISTARI AURRE EGIN!!

2010-07-25

kaguen kristo!

No es fácil. Creo recordar que fue en el año 2004 cuando el ayuntamiento decidió redimensionar el sector residencial S.R.1. para construir 180 viviendas y un nuevo campo de futbol en 45.000 metros cuadrados. Yo, Nemesio Kaskagorria, era uno de los 16 propietarios de los terrenos.

Hace aproximadamente un mes, me enteré de la compra por parte del ayuntamiento a la promotora Mendikobe S.L. de la parcela en la que se tiene previsto construir 19 viviendas de V.P.O. Un total de 1.224,13 metros cuadrados por un precio de 260.358,44 € mas IVA. Es decir, a 212,69 € el metro cuadrado. Casi 3 veces más de lo que Mendikobe me pago a mí.

El ayuntamiento por boca del ex…Barrenetxea-Arando justifica la compra en la falta de liquidez de Mendikobe para hacer frente a los gastos de urbanización del sector, dada la situación de crisis. Como Zaldibartarra, puedo entender y compartir que el ayuntamiento invierta el 10% del aprovechamiento urbanístico de cualquier promoción en la compra de suelo para construir vivienda protegida; no solo ahora en tiempo de crisis. Siempre.

No es fácil en mi caso, criticar la labor publica de unos políticos y no hacerlo con su vida privada, que para nada me interesa. Me esfuerzo en no faltarles al respeto.

Percibo en mi tolerada ignorancia, que pretenden que yo con mis impuestos vuelva a comprar un terreno a Mendikobe S.L. Percibo, que no dieron a los Zaldibartarras que en su día accedían a las 48 viviendas tasadas, el trato que ahora si recibe Mendikobe. Percibo falta de honestidad y falta de respeto en unos electos de postal que en tiempo de crisis se gastan en reformar el ayuntamiento el doble de lo presupuestado, utilizan su cargo en beneficio de sus intereses particulares y no me refiero a intereses partidistas (rellenos, industrialdeas, más rellenos). En su labor pública hacen comentarios como: “Los Rumanos ya han sido desalojados”, “hacen diferenciaciones entre los de Aquí y los de Fuera” o “El Lauburu es un símbolo nacionalista”.

No es fácil. Pero ya está bien.

amuarrainak eta karramarroak hilda uriben


Beere interesagatik, Delfin Zubizarretak zaldiblogen argitaratutako kronika dakargu hona, aldez aurretik egileari eskerrak emanez.



Zaldibar eta Berriz herrien arteko errekan, aste honetan arrain eta karramarro asko hilik agertu dira. Argazki hauetan agertzen diren amuarrain eta karramarroak Egaña lantegiaren eta Uribe auzoaren arteko tartetxoan atera ditut gaur arratsaldean, lehenengo argazkiko amuarrainak 40 zm. ditu eta karramarroaren ondoan agertzen den nire telefonoak 9 zm. Gure erreketan horrelako amuarrainik zegoenik ez nuen zekula pentsatuko eta behin ikusi eta hilik izan behar, karramarroak ere nahiko handiak dira (nahiz eta "señal" deritzatenak diren, ikusten zaie pintzetan marka edo "señal" zuri bat).
Uribeko auzotar batek ertzantzari deitu dio eta hauek aldundiko guardari, guardak esan digunez aste honetan hartu dituzte ur eta arrain lagin batzuk analisiak egiteko, beren iritziz oso zaila izaten da nondik etor daitekeen balizko isurketa bat jakitea Zaldibarren erreka gehiena estalita dagoelako, orain hiru urte beste antzerako kasu batean Jaurlaritzaren txostenean esaten zuten ur gutxi eta oxigeno gutxiko ura zirela arrain hilen kausa berak esan digunez.
Uribeko auzotar hori, hor erreka ondoan ortutxoa daukan zaldibartar bat eta ni erreka inguruak begiratzen ibili gara eta Egaña lantegitik gora ez dugu arrain edo karramarro hilik ikusi, bai ikusten da erreka zorua zikinagoa dagoela Egaña lantegitik gora eta ura ere pixka bat zikinagoa ematen du, urak itxura garbia duen arren orokorrean, agian lehen ere ez zen izango hortik gora arrain edo karramarro bizirik. Polikiroldegiaren atzean ikus daitekeen erreka zatitxoan ere begiratu dut eta ez dut ezer arrarorik ikusi, auzotarren artean galdetzen eta erreka bazterrak miatzen jarraituko dut ea argitzen dugun zergatik hil diren hain animali ederrak.

2010-07-18

milaka lagunek bai udalbiltzari, bai euskal herriari


UDALBILTZA Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarraren izena da; instituzio gisa, Euskal Herriko lehen instituzio nazional gisa, eratu zenean hartu zuen izena.

UDALBILTZA 1999ko irailaren 18an sortu zen, Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeetako 1.778 udal hautetsik, gehienak EAJkoak, EHkoak, EAkoak, ABkoak eta independenteak, Bilboko Euskalduna Jauregian bildurik hartu zuten ia ahobatezko erabakiaren ondorioz. Bertan ziren Zaldibarko alkatea eta beste zazpi zinegotzi.

Irailaren 18ko asanbladan, UDALBILTZA izeneko Instituzio Nazional bat sortzeaz gain, udal izaeran oinarritutako instituzioa hain zuzen ere, onartu zen Adierazpen Politikoan honako bost helburu hauek zehaztu ziren, Instituzioaren jarduera eta ekimenak horiek lortzera bideratuko zela ebatzi zelarik:

  1. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.
  2. Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzeari laguntza ematea, lurraldetasunaren lekuko izanik eta sei (zazpi) euskal lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz.
  3. Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratiko gisa ulerturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta parte hartze askean oinarriturik.
  4. Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea, hizkuntza, kultura, kirola, ingurumena, lurralde antolaketa, ekonomi garapena eta ongizatea bezalako esparruetan, udal ordezkarien ekintza bateratuei aukera emanez.
  5. Nazioartean Euskal Herria nazio berezkoa eta desberdindua dela adieraztea, baita Euskal Herriak nazio gisa jardun nahi duela Europako etorkizuneko egituraketan eta instituzioetan ere.
Zaldibarko udalak 1999ko abenduaren 23an erabaki zuen Udalbitzan parte hartzea. Alde bozkatu zuten PNVko lau zinegotziek, EHko hirurek eta EAko bakarrak. Kontrako botoa eman zuen PSOEko zinegotzi batek (bestea ez zegoen plenoan) eta GIkoa abstenitu egin zen

2010-07-08

umore gabeko iraultza, gorringo gabeko arraultza

Atzo hasi ziren Zaldibarko jaiak, ohi bezala jaia eta aldarria uztartuz. Etxebizitza eskubidea denontzat, preso eta iheslariak etxera eta apartheidaren salaketa. Ane Miren Alberdik, Euskadiko arkulari txapelduna eta Europako txapeldunordea, jaurti zuen jaiei hasiera eman zien txapligoa. Idoia Agirrebeitiak jaso zuen jaietako kartel lehiaketaren saria. Umeen poz urduria buruhandiaekin, soinujoleak, txosnak, kontzertuak, bertsoak, antzerkia, oilnpiadak...

Ahaztu mugak, utzi alde batera arauak.



2010-07-03

felix zabarte elorriarrak 25 urte espetxean


Jose Felix Zabarte Elorrioko presoa gogoan, adin guztietako lagun taldea abiatu zen pasa den igandean Santamañazar mendi tontorrera. Tolotoko lagunek izan ziren ordezkaritza gehien bidali zutenek eta pankarta handia atera zuten tontorrean bertan. Bizi osorako espetxe zigorrik ez , hori izan zen Santamañazarreko lelo nagusia, baina argazkian ageri denez, ez zen ikur aldarrikapen bakarra izan. Jose Felixek 25 urte bete zituen espetxean atzo bertan.


2010-07-01

igarkizuna


Zaldibarko udal ilegitimoak atera du aurtengo jaietako programa. Urtero bezala, aurreko urteetako jaietako argazki mordo bat agertzen da, 55 zehatz esanda. Zaldua plazan egiten den balkoitik balkoira bertso saioetako bat bera ere ez. Urtero bezala. Ehunka jende plaza betetzen eta balkoi banatan hiru bertsolarik argazki zoragarriak eskaintzen dituzte urtero-urtero. Baina inoiz ez da programan jaso. Asma ezazu zuk zeuk zergatik den. Igartzen duten guztiek sarrera doan izango dute aurtengo saioan. Igartzen ez dutenek, debalde.