osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-09-15

azkeneko sarekadari erantzun


Estatu espainiarra ez dago, oraindik, konfrontazio demokratikorako prest. Beti bezala, indarkeriaz erantzuten dio Euskal Herriaren askatasun nahiari. Badakielako bide baketsuak erabilita, jai duela. Baina euskal herritar guztientzako eskubide guztien aldarria olatu handia da dagoeneko eta tsunamia bilakatuko da, estatuen itxikeria aurrean eramango duena. Datorren zapatuan, 17:30etan Bilboko Jesusen Bihotzean.

2010-09-07

pako barreña elizegi, agur eta ohore


Pako Barreña Elizegi, "Fulgencio Mateos" batailoiko milizianoa, atzo hil zen Durangon 95 urte zituela. 2008ko Castet Egunean berak jaso zuen ikurriña Santamañezarreko tontorrean, bertan hildako gudari eta milizianoei eta Euskal Herria eta askatasunaren alde borrokan jausitako guztiei egin zitzaien omenaldian. Zaldibarko ezker abertzaleak adierazi du ohore bat izan dela Pako Barreña ezagutzea eta bera moduko personei esker egiten dutela aurrera langileriak eta herriek, askatasunak eta iraultzak.

Que la tierra te sea leve, compañero.