osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2011-12-25

agur eta ohore argala

amnistiaren alde

Urtero bezala jende mordo bat batu zen atzo Zaldibarren Olentzarorekin amnistia eske. Bildutakoek aldarrikatu zuten indar guztia jarri beharra dagoela preso eta iheslariak berandu baino lehen etxera ekartzeko. Horren haritik, deia egin zieten zaldibartar guztiei urtarrilaren 7an Bilbora joateko, inoiz baino ozenago adierazteko euskal preso politikoekin gaudela eta etxean nahi ditugula berehala.

2011-11-29

laikotasunaren alde


Bilduk instituzioen akonfesionaltasuna aldarrikatu zuen bere programan. Programak betetzeko direnez, Neguko San Andres jaietako programan ez da mezetarako deirik egin. PNVri ez zaio gustatu jai egitarauan mezarik ez agertzea eta hala azaldu zuen, ohi duen bezala haserre, oso haserre, Nerea Garitagoitia jeltzaleak azaroaren 24ko plenoan. Gaineratu zuen Bildu ez zela oso koherentea meza kendu bai, baina San Andres izena ez zuelako kendu.

Bilduko zinegotzi Olaia Araukuak arrazoitu zuen euren programan akonfesionaltasuna aldarrikatzen dela eta horregatik ez zela mezetara deitzen eta izenari dagokionez eztabaida daitekeela jaien izena, esaterako, udako jaiak eta neguko jaiak deituz.

Carmen Sampedrok, hau ere Bildukoa, adierazi zuen bera katolikoa dela eta instituzioen akonfesionaltasunaren alde dagoela. Izenari dagokionez, ez dagoela kontraesanik jaiei San Andres deitzearen eta mezetara ez deitzearen artean.

Gaiak luzerako eman lezake. Esan daiteke instituzio publikoek ez dutela ezelako erlijioren alde jokatu behar. Gogora daitezke erlijioak, hemen eliza katolikoak, egin dituen eta egiten dituen gehiegikeriak. Ekarri ditzakegu hona eliza katolikoak dituen pribilegioak. Adibidez, gainontzeko herritarrak ez bezala, higiezinen zerga ez dutela ordaintzen eta, horrekin, urtero milioika euro "aurrezten" dutela. Aipa daitezke elizaren etengabeko erasoak homosexualen eta transexualen aurka. Edo hezkuntza sisteman egiten duten lana zientziaren eta jakintzaren aurka, diru publikoa jaso baina elizak izendatutako "irakasleekin". Eta beste mila kontu.

2011-11-20

amaiurrek irabazi du zaldibarren

Amaiur        513 bozka
PNV            360   "
PSOE          335   "
PP              252   "
IU                49   "
Besteak        46   "
Zuriak          20   "
Baliogabeak  16   "


eta Hego Euskal Herrian

PP-UPN        336.465
Amaiur         333.628
PSOE           326.999
PNV             323.517
IU                  43.628
Geroa bai       42.411
I-E                 18.224

2011-10-08

210 herritar udal batzarrean. demokrazia parte hartzailea abian da


Gaur arratsaldean lehenengo Herri Batzarra egin da Olazar pilotalekuan udalak deituta. 210 zaldibartar izan dira bertan. Udal Gobernuak udalaren egoeraz eta lan ildoez hizt egin du. Herritarrek ere parte hartu dute galderak eta ekarpenak eginez. Udal gobernua osatzen duten Bilduko alkatea eta bost zinegotziez gain, PNVko zinegotzi bat eta PPkoa ere batzarrean izan dira.

Alkateak bertaratuak agurtu ditu eta udal itxi eta iluna amaitu dela aldarrikatu du. Bilduk gobernua hartu duenetik udal bilera guztiak publikoak dira eta Herri Batzar hau demokrazia parte-hartzailea sustatzeko beste urrats bat da. Alkateak berak martitzenetan 09:30etatik 11:00ak arte eta eguaztenetan 13:00etatik 15:00ak arte herritarrak hartuko ditu udaletxean. Euskara Kontseilua berriro martxan jarriko da eta beste udal kontseilu batzuk eratuko dira, herriko elkarteek eta herritarrek  parte har dezaten. Arantza Baigorrik azpimarratu du protagonistak, dagoeneko, herritarrok garela eta Herri Batzar hau hasiera baino ez dela.

Aitor Arizmendiarrieta, Ogasun buruak, diru kontuen berri eman du. Sarrerak, gastuak, zorra. Argi geratu da arlo honetan ere aldaketa handia behar dela. Udal langile ugariren lan egoera irregularren berri ere eman du eta hau konponduko dutela agindu.

Jose Andres Urizar, Hirigintza buruak, arlo honetan egindakoak eta egin beharrekoak azaldu ditu.

Carmen Sampedrok Herri Antolaketarako Plan Nagusiari ekingo zaiola iragarri du eta honen nondik norakoak azaldu.

Olaia Araukuak demokrazia parte-hartzailea zelan ari den gauzatzen eta zelan sakonduko den azaldu du.

Atal bakoitzean eztabaida tarte bat zabaldu da. Zazpi zaldibartarrek hartu dute hitza galderak edo iradokizunak egiteko.

2011-09-30

bake prozesuaz mozio bateratu bat egiten ahaleginduko dira udal talde guztiak

Atzoko plenorako indarkeriaz eta bakeaz hiru mozio zeuden aurreikusita. Lehenengoa PPk aurkeztu zuen euskal erakunde guztietan bezala. Bigarrena Bilduk aurkeztua, Lasarteko udalak onartu zuena Bildu, PNV eta PCLO taldearen botoekin. Hirugarrena PSOEk aurkeztuta, PPkoaren emendakin moduan.

Pleno aurretik egin zen batzordean, Bilduk proposatu zuen ahalegin bat egitea denon artean zerbait adosteko bake prozesuaren inguruan. Gainontzeko taldeak konforme agertu ziren proposamenarekin. PPko zinegotziak zehaztu zuen bera ados dagoela, baina partiduan galdetu beharko duela.

Honen gainean berba egiteko urriaren 11an, 19:00etan, jarri zuten hitzordua. Bilduk proposatu zuen talde bakoitzak eraman dezala paragrafo bat idatzita bakearen inguruan, bakoitzak norbere ikuspegitik eta gainontzekoak kontuan hartuta. Honenbestez, mozioak erretiratu egin zituzten atzoko plenoko gai-zerrendatik.

2011-09-28

lanberreko beharginak borrokan

Eguerdian Lanber enpresako langileek kontzentrazioa egin dute udaletxeko plazan, nagusiek ordaintzen ez dietela salatzeko. Iaztik beharginek ez dute kobratzen tokatzen zaiena. Dagoeneko batzuei 5.000 eta 6.000 euro zor die enpresak. Langileen esanetan, egiten diren eskupetak saldu egiten ditu Lanberrek, baina beharginek ez dute dagokien soldata jasotzen.

2011-09-25

zaldibar auzolanean

Tabernasolo eta Euskalerria kaleko parkeetan konponketak egiten ibili ziren atzo hamarnaka zaldibartar. Udalak egin zuen auzolanerako deia eta erantzuna oso ona izan da. Abian da aldaketa Zaldibarren. Badago gogoa eta badago indarra.




Hurrengo hitzordua urriaren 8an da. Egun horretan herri batzarra dago deituta, zeinean udal gobernuak gure herriaren egoera jarriko duen mahai gainean. Jendeak informazio osoa eta zuzen izan dezan. Eztabaidarako ezinbestekoa baita informazioa. Herri batzarra ere auzolana da. Herriaren boterea.




2011-09-19

datorren zapatuan, auzolana

Zaldibarko udalak herritarrak deitu ditu hilaren 24an auzolanean jarduteko. Tabernasoloko parkeko zuloak lurrez estaltzea eta Euskalerria kaleko parkean harri bolkanikoak kentzea izango dira auzolanean egingo diren lanak.
Hitzordua goizeko bederatzietan udaletxeko plazan da. Ahal duenari aitzurrak eta palak eramatea eskatzen zaio.






2011-09-10

vueltaespaññña zaldibarren


Pasatu da vueltaespaññña Euskal Herritik eta, gaur bertan, Zaldibartik. Dena normal, oso normalizatua. Hau da, herria zipaioek hartuta, euskal presoak eta iheslariak etxeratzearen aldeko banderolak jartzeagatik jendea identifikatzen.

Lasterketa hau PSOEk eta PPk ekarri dute Euskal Herria Espainia dela irudikatzeko. Baina Euskal Herriak Euskal Herria dela irudikatu du. Euskal estatu independenteak, beharbada, ontzat emango du vueltaespaññña edo tourdefrance gure herrietatik pasatzea. Baita Luxemburgoko edo Suitzako itzuliak. Baina, euskal estaturik ez den artean, zaila izango da normaltzat hartzea vueltaespañññak edo tourdefranceak gure herriak zeharkatzea.

2011-08-24

udalak herri batzarra deitu du urrirako











Zaldibarko udalak  herritarren parte hartzeari hasiera emango dion batzarrera deitu ditu zaldibartar guztiak. Arantza Baigorri alkatearen hitzetan, zaldibartarrak galdezka ari dira herriaren egoera ezagutu nahian. Bilduren programak dioena ere gogoratu du: "Herritarren Kontseilua sortuko dugu non herritar guztiek izango dute parte hartzeko eskubidea eta Zaldibarren garapenerako garrantzitsuak eta estrategikoak diren proiektuak aurkeztuko dira eztabaidarako".


Honenbestez, urriaren hasieran egingo da herri batzarra. Bertan, udala zelan aurkitu duten aurkeztuko zaio herriari. Horretarako informazioa biltzen eta antolatzen aritu da udal gobernu berria. Hemendik aurrerako ildo nagusiak ere aurkeztuko dira. 

2011-07-24

esquerda independentista reclamará independência, socialismo e feminismo

Esquerda independentista reclamará independência, socialismo e feminismo nas jornadas de luita de 24 e 25 de julho

Sábado, 23 Julho 2011
Um ano mais as entidades do MLNG terám um protagonismo destacado nos atos centrais que Compostela acolhe para celebrar o Dia da Pátria.


Jornada de Rebeliom Juvenil
Por sétimo ano consecutivo BRIGA, organizaçom juvenil da esquerda independentista, convoca Jornada de Rebeliom Juvenil. Nesta ocasiom sob a legenda A rua é nossa!!  No caminho cara a independência, parte das iniciativas previstas nom se vam poder realizar pola proibiçom do novo governo municipal de Compostela encabeçado por Gerardo Conde Roa, do Partido Popular, de autorizar o tradicional concerto de Belvis.
Tal como denuncia BRIGA no seu comunicado a atitude inquisitorial dos novos inquilinos de Rajói nom impediram um 24 de julho combativo.
BRIGA sim mantém a manifestaçom convocada para as 22 horas na Porta Faxeira, apelando à juventude rebelde a volcar-se em fazer deste dia um dia de luita e combate.



Manifestaçom independentista
Após ter respaldado entre 2006 e 2010 as convocatórias da já desaparecida Bases Democráticas Galegas e posteriormente de Causa Galiza a organizaçom política de massas do MLNG convoca manifestaçom própria. Sob a legenda Independência para a nossa Pátria, Socialismo para a nossa classe, Feminismo para o nosso Povo NÓS-UP chama a respaldar a única mobilizaçom nitidamente independentista. Frente a do regionalismo que este ano recupera de forma oportunista e mediante letra pequena a reclamaçom de soberania, e a que com legenda similar convoca Causa Galiza, NÓS-UP optou por reclamar sem complexos a independência nacional. O manifesto político da Unidade Popular afirma que “som tempos de resistência, organizaçom e luita. Nom som horas de concessons e negociaçons”.


Ato político
A manifestaçom independentista percorrerá boa parte das artérias centrais de Compostela para finalizar na praça de Maçarelos onde se desenvolverá o ato político. O porta-voz nacional de NÓS-Unidade Popular intervirá no comício onde também se darám a conhecer as adesons internacionais.
Posteriormente terá lugar um jantar de confraternizaçom. Para poder apontar-se e comprar o bono a 15€ ligar com o 669 778 474.
 Apoios internacionalistas
Além dos comunicados de adesom do Colectivo Amauta da Argentina, do Movimento Continental Bolivariano (MCB), de Izquierda Castellana de Castela e do MDT dos Países Catalans, estarám presentes delegaçons de Corriente Roja do Estado espanhol, Endavant (OSAN) dos Países Cataláns, esquerda abertzale de Euskal Herria, Iniciativa Comunista de Madrid, MPD do Equador, Política Operária de Portugal e Puyalon de Cuchas de Aragom.
 Intensa campanha
Tanto BRIGA como NÓS-UP leva semanas realizando intensa campanha de rua. Dúzias de murais, pintagens gigantes com rolo, com molde, faixas, cartazes, e outros diversos suportes propagandísticos, concentrados basicamente em zonas industriais e vias de comunicaçom, visibilizam e difundem o projeto revolucionário da esquerda independentista e socialista galega entre o nosso povo.
NÓS-UP apresentou em diversos concelhos do País umha moçom municipal a prol da independência.
 Primeira Linha apela a respaldar as iniciativas
O Comité Central de Primeira Linha apela à classe obreira galega, à juventude rebelde e às mulheres a aderir ativamente às duas iniciativas socio-políticas para assim demonstrar que setores destacados do nosso povo nom se deixam assimilar polo imperialsimo espanhol e tenhem firme determinaçom de combater com umha estratégia insurrecional o Capital, Espanha e o Patriarcado.

2011-07-11

balkoitik balkoira 2011

Castet elkarteak antolatuta, seigarren urtez jarraian balkoitik balkoirako bertso saioa izan genuen atzo Zaldua plazan. Amets Arzallus, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña aritu ziren, bertaratuen gustuko saioa ekainiz.
Castet elkartea 1993an hasi zen bertso saioak antolatzen, frontoi zaharrean hasieran, Olazar pilotalekuan gero eta, 2006tik, Zaldua plazan balkoitik balkoirako eran.




2011-07-09

193.a, hego sudango errepublika


Gaurtik estatu independente bat gehiago dago, 193.a. Urtarrilean egin zuten independentziaren gaineko erreferenduma eta %98k baietza eman zion. Ea 200. estatua osatzerako Euskal Herria independente garen.


2011-07-05

ardurak banatu ditu udalak

Ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran arlo ezberdinetako arduradunak izendatu ziren. Hauek dira informazio batzordeetako lehendakariak.

Euskara Batzordea: Arantza Baigorri (Bildu)
Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Auzune Batzordea: Jose Andres Urizar (Bildu)
Berdintasun Batzordea: Olaia Araukua (Bildu)
Ogasun, Langileria, Ondare eta Kontu Batzordea: Aitor Arizmendiarreta (Bildu)
Hezkuntza Batzordea: Arantza Baigorri (Bildu)
Gizarte Ongizate, Osasun eta Kooperazio  Batzordea: Carmen Sampedro (Bildu)
Kultura Batzordea: Rafael Urizar (Bildu)



Bestalde, Zaldibarrek ordezkaritza duen erakundeetarako ordezkariak aukeratu ziren.

Durangoko Merindadeko Makomunitatea:    Arantza Baigorri (Bildu)
                                                               Carmen Sampedro (Bildu)
                                                               Nerea Garitagoitia (PNV)
Mankomunitateko Gobernu Batzordea: Arantza Baigorri (Bildu)
Euskal Fondoa: Olaia Araukua (Bildu)
Urkiola Landa Garapen Elkartea: Rafael Urizar (Bildu)
Durangaldeko Behargintza: Aitor Arizmendiarreta (Bildu)
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa: Arantza Baigorri (Bildu)
Mallabiako Industrialdea S.A.: Jose Andres Urizar (Bildu)
IHOBE, ingurumen kudeaketarako sozietate publikoa: Carmen Sampedro (Bildu)
Eudel: Arantza Baigorri

2011-06-30

de cómo carmen belaza encaramóse a un banco en la plaza del ayuntamiento y lo que declamó ante una audiencia de rojos contumaces y tercos independentistas




Lo primero es lo primero, / que dicen que es de bien nacido /
presentarse al concurrido / antes de ponerse a hablar.
Soy Mª Carmen Belaza, / soy navarra e irundarra, /aunque el navarrorum , no
aprendí/pues de todos es sabido, /que en la
cuna del vascuence, /hubo gente, mala gente /que no nos dejó
aprender.../ A esa gente que le escuece / que hoy se exprese en
vascuence / ¡ que sufran! porque no saben /lo que aquí se cuece.

Y ahora voy a empezar /que me sale la vena artística / sin poderlo remediar.
Sin tanto rodeo dado /yo venía a contaros / que al no tener dependencia/ y un partido a quien votar /votaba con un poema.
Qué importaba quien ganara / si el gallo que cantaría /huevos
no los tenía /pa defender mi dinero / y menos nuestro ideal.

Levántate con moral
hoy día de votaciones
hoy día principal
gritaban sin dilaciones
los del gobierno del GAL
también los de UPN
se disputan el corral
en navarra no hay enmienda
lo han hecho igual demal
y yo un ciudadano leal
me levanto a la mañana
con ánimo de votar
y voy buscando por casa
mi papeleta ilegal.

¡¡ Se nos ha acabado el chollo!!
Ya no gritaban y saltaban perdiendo su compostura y su estatus social
¡¡ Qué perjuicio, qué quebranto qué es lo que hemos hecho mal!!
Merecido lo tenemos, tanto bla bla bla...sin quererlo les
hemos dado barata publicidad. Y hemos hablado con jueces...a
ver el constitucional...que pasen las elecciones y algo habrá que
inventar, que esta gente es muy lista! chsss...calla la boca que
nos pueden escuchar, que están en todas partes...son harina de
otro costal...los eliminas y crecen y no bajan la moral...tienen un
pacto con algien que les hace procrear de una manera especial.
Vale, pero algo habrá que hacer, joder, algo habrá que inventar,
ya se acabaron los chollos de ir a veranear. ¡Qué papeleta tenemos,
qué empanada mental!


Y hablando de papeleta
yo, ciudadana leal me levanto de mañana
más feliz que un pavo real
pues esta vez ya tenía
mi papeleta legal.

Vosotros estais felices... no es para menos la derrota del rival.

Otra cosica es Iruña / y va pa todos en general / yo hablo de
Iruña / por ser mi tierra natal / que el gallo tenemos loco /
recontando las gallinas /cacarea y cacarea / a ver si se da de esta
manera / confundiendo al personal... / no se dan cuenta que
tenemos / amueblado ya el corral.



2011-06-13

arantza baigorri, zaldibarko lehenengo alkate abertzale eta ezkertiarra

Hogeita hamabi urtetan PNVk gobernatu eta gero, zapatu eguerditik alkate ezkertiar eta inependentista du Zaldibarko udalak. Arantza Baigorri gehiengo osoz hautatu zuten alkate lehen bozketan. Bilduko sei hautetsien boto jaso zituen.


Euskal Herria aro baten sartzen ari dela esan zuen Baigorrik, aldaketa hasi dela. Udalak Euskal Herriak behar duen demokraziaren alde egingo duela iragarri zuen, eskubide zibil eta politikoen alde, torturaren aurka, presoen alde eta inongo indarkeriarik gabeko eszenatoki baten alde. Zaldibarren herrigintza auzolanean egingo dugula agindu zuen.

       Plenoa amaituta, jendetza handia bildu zen plazan aldaketa ospatzeko.



2011-05-31

zetako beharginekin

Atzo hamarnaka pertsona batu ziren Manufacturas Zetako langileei elkartasuna adierazteko eta despidoak salatzeko. Zaldibarko ezker abertzaleak ere bat egin du langile borroka honekin eta adierazi du aparteko orduak eta azpikontratazioak prekarietatearen aurpegiak direla, kapitalistek erabiltzen dituztenak beren etekinak handiagotzeko.

2011-05-29

"manufacturas zeta"ko langileekin elkartasuna

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, "Manufacturas Zeta" enpresak 30 urtetik gora bertan lanean diharduten hiru behargin kanporatu nahi ditu. Horrekin batera, aparteko orduak eta azpikontratazioa nabarmen handitu ditu. LABek Jakoba eta Iñigo Bernedo enpresaburuak egiten ditu kanporaketa hauen errudun.

Hau guztia salatzeko eta beharginei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egingo da datorren astelehenean, hilak 30, 18:30an udaletxe aurrean

2011-05-23

ezker abertzalearen lehen balorazioa

Zaldibarko ezker abertzaleak atzoko hauteskundeen lehen balorazioa egin du. Adierazi dutenez, Euskal Herriak aurrera pauso handia egin du independentziarako bidean. Izan ere, Bildu ezkerreko abertzale eta subiranistek osatzen dute. Euskal Herrian eta Zaldibarren aldaketa politiko eta sozialaren aldeko apustua egin dute 315 mila herritarretik gora. Areago gure herrian.

Zaldibartarrek aldaketa bozkatu dute, eskumako agintariekin gogaituta. Eta argi dute aldaketa hori, benetako demokrazia ezartzetik hasita, Bilduk ekar dezakeela. Amaitu da PNVren sasoia. Hogeita hamabi urte. Eta zaldibartarrek mahaian ukabilkada emanez amaitu dute PNVren sasoia, Bilduri gehiengo osoa emanez. Ekainaren 11tik aurrera, lehenengoz historian, Zaldibarrek alkate independentista eta ezkertiarra izango du.

Orain lanerako sasoia da. Zaldibar eta Euskal Herria ezkerretik eraikitzeko. Zaldibartarrok udalaren benetako egoera ezagutu behar dugu hainbat arinen. Zelan utzi duten udala jakin behar dugu. Herriari deitu behar zaio kontu inportanteen gainean eztabaidatzeko. Aurrekontuak, zergak, herri planifikazioa, euskara, kultura. Herriak gobernatu behar du. Badago horretarako indarra eta baita ere gogoa.

biduk irabazi du, euskal herriak irabazi du

Bildu
780
6 zinegotzi
PNV
324
2 zinegotzi
PSOE
251
2 zinegotzi
PP
124
Zinegotzi 1




                           Arantza Baigorri Belaza izango da Zaldibarko alkatea



2011-05-19

bilduren ekitaldia zaldibarren

Lehengo domekan ekitaldi politikoa egin zuen Bilduk Zaldibarren. Kalejira batekin hasi zuten eguna. Eguerdian, eskoletako frontoian egindako ekitaldi politikoan   Olaia Araukua, Carmen Sampedro eta Arantza Baigorri hautagaiek hitz egin zuten.
Bilduk Zaldibarko herriarekin eta Euskal Herriarekin duen konpromisoa azpimarratu zuten. Eskumako udal gobernuen sasoia amaitu dela iragarri zuten. Demokrazia parte hartzailea gauzatuko zutela agindu eta aldaketa hasi dela aldarrokatu zuten.





2011-05-06

zaldibarko hautagai zerrendak udal hauteskundeetarako



 Bildu




1. ARANTZA BAIGORRI BELAZA Andrea
2. CARMEN MILAGROS SAMPEDRO VIDAURRE Andrea
3. AITOR ARIZMENDIARRIETA ALBERDI Jauna
4. JOSE ANDRES URIZAR EGUREN Jauna
5. OLAIA ARAUCUA ORTUETA Andrea
6. RAFAEL URIZAR EGUREN Jauna
7. AINHOA ZABARTE NARBAIZA Andrea
8. FRANCISCO JAVIER ASUA SARRIUGARTE Jauna
9. NEREA URIZAR UGARTEMENDIA Andrea
10. FERNANDO GARITAONANDIA ITURRICASTILLO Jauna
11. FERNANDO JAVIER BILDOSOLA AZCARATE Jauna
Suplentes:
1. MARIA TERESA BERAMENDI LINARES Andrea
2. LUCIO ALONSO GILSANZ Jauna
3. MIREN IDOIA ERRAZTI LOMBIDE Andrea





Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV)

1. NEREA GARITAGOITIA BASKARAN Andrea
2. JOSE LUIS MAIZTEGI ONAINDIA Jauna
3. ESTEBAN IPARRAGIRRE OTELAIN Jauna
4. JAIONE LAZKANO OLLO Andrea
5. VICTOR MAESTRO GARCIA Jauna
6. ROBERTO SEDANO LEGARDA Jauna
7. MARIA ANGELES TREJO BARRIO Andrea
8. JUAN DE LASUEN SOLOZABAL Jauna
9. MARIA MERCEDES ARANBURU GARCIA Andrea
10. GARIKOITZ AMEZUA URIEN Jauna
11. MARIA JESUS INES ARRONDO SUKIA Andrea
Suplentes:
1. FELIPE IRULEGI MILIKUA Jauna
2. MARIA IZASKUN AMEZUA URIEN Andrea
3. ALBERTO ARANZIBIA GERRIKABEITIA Jauna

Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSOE)
(PSE-EE (PSOE))

1. JAVIER TERA DIAZ Jauna
2. NARCISA ROJO ROJO Andrea
3. ANTONIO PUNZANO RUBIO Jauna
4. AMADOR PEÑA DIEZ Jauna
5. MARIA ASUNCION CASTILLO RODIGUEZ Andrea
6. DOMINGO ALVAREZ DE GRACIA Jauna
7. CARMEN QUINTAIROS FERNANDEZ Andrea
8. RODOLFO FERNANDEZ GARCIA Jauna
9. JUSTINA PEÑA RUIZ Andrea
10. TEODORO GABICAGOGEASCOA BASTERRECHEA Jauna
11. MARIA DEL CARMEN DIAZ GALLARDO Andrea


 Partido Popular (PP)

1. BENITO PACO CONDE Jauna (Independiente)
2. CARMEN CARRON GALENDE Andrea
3. M.ª TERESA ARRUE BERGARECHE Andrea
4. FRANCISCO JAVIER GARMENDIA FERRER Jauna
5. JORGE PANERA CHURRUCA Jauna
6. MONICA CARDENAL MONTERO Andrea
7. RAFAEL APODACA SOPEÑA Jauna
8. M.ª DOLORES GANDARIAS LOZANO Andrea
9. JOSE RAMON AZAGRA PEREZ Jauna
10. PILAR PARRA BAQUERO Andrea
11. INMACULADA URIARTE MARTINEZ Andrea
Suplentes:
1. MARIA PEREZ FERNANDEZ Andrea