osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2013-02-23

arnaldo otegiren mezua sorturen batzar eratzaileari



Egunon guztioi!

Lehenik eta behin, geure eskerrik beroena helarazi nahi dizuegu SORTUren Batzar Eratzaileari sarrera egiteko eskaintza egin diguzuelako. Atsegin osoz egiten dugula jakin ezazue. Egiten dugula diot, bai, pluralean ari natzaizue, izan ere gure agurra baita; Arkaitzena, Soniarena, Rafarena eta Mirenena.
Euskal Herrian bizi dugun egoera berriaren adierazleetariko bat da gaur Iruñean SORTU burutzen ari den Biltzarra. Ezker Abertzale osoaren konpromiso eta borrokaren ondorioa, hori ez dezagun inolaz ere ahaztu. SORTU ez digu inork oparitu, gure ekinaren ondorioa da.
Eta zer gogoeta egiten dugu bizi dugun egoeraz? Agian gehiegitan gauzak definitzeko adjektibo asko erabiltzen ditugu, eta ziurrenik erabilera horrek askotan egoeraren desitxuratzea dakar. Guk uste adostu beharko genukeela munduan eta Euskal Herrian bizi dugun une eta egoera politikoa erabakigarria dela. Eta erabakigarria da momentu historiko honetan krisi aunitzen konbergentzia ematen ari delako, besteak beste, ekonomikoa, energetikoa eta ekologikoa. Krisi orokor honek bi ondorio nagusi ditu nazio askapenaren eta eraldaketa sozialaren aldeko borrokaren ikuspegitik:

• Estatu espainiarrak bizi duen deskonposizio prozesua, mendeetan zehar eman ez dena da.
• Kapitalismoak eragindako krisi ekonomikoa Ongi Izatearen Estatua erabat apurtzera datorrena.
¿Qué hacer en este contexto tan decisivo? ¡Aprovechar todas las oportunidades! La creciente descomposición, fragilidad y falta de recorrido del modelo territorial, económico y político surgido de la transición, con las terribles consecuencias derivadas de la misma, generan las condiciones objetivas suficientes como para que cada vez mayores y amplias capas populares de nuestro país y del conjunto del planeta sean cada vez mas receptivas a la necesidad imperiosa de construir una alternativa integral frente al actual estado de cosas. Construir esa alternativa, ofrecérsela a nuestro Pueblo y articular en torno a ella grandes mayorías es nuestro objetivo primero, la primera de todas nuestras tareas. Solo desde la construcción de amplias mayorías podremos aspirar a alcanzar nuestros objetivos políticos.
Eta zer alternatiben gainean antolatu behar ditugu gehiengo horiek? Galdera honi zuzen erantzuteko guretzat aski garbi ezberdindu behar ditugu alde batetik, gure posizioak eta bestetik gure disposizioak.
Gure posizioak argiak, garbiak eta irmoak dira: gaur hemen, Euskal Herriko hiriburuan, berresten dugu guretzat arazo nazionalaren irtenbide integral eta errealista bakarra Euskal Estatu Independentea dela. Eta gaur hemen, argi eta garbi esaten dugu, klase bezala eredu sozial berrirako irtenbide bakarra dagoela: Sozialismoa!. Eta gaur hemen, ozenki esaten dugu baietz, posible dela! Inoiz baino posibleagoak direla independentzia eta sozialismoaren aldeko gehiengo herritarrak eratzea.
Desde la Izquierda Abertzale proponemos y defendemos la necesidad de articular mayorías nacionales y de progreso en la medida en que contribuyan a ir alcanzando los objetivos de una Euskal Herria independiente y socialista. Esa es nuestra disposición.
¿Pero tenemos estrategia para hacer ese camino? Es precisamente para hacer ese camino para lo que en un ejercicio de anticipación política cambiamos de estrategia política. Y llegados a este punto queremos compartir con vosotros y vosotras una duda que desde hace algún tiempo nos ronda la cabeza, y que es ésta: ¿hemos explicado, interiorizado y compartido suficientemente el profundo calado del cambio estratégico que hemos puesto en marcha? ¿Somos conscientes de que aquí y ahora nuestra inmensa tarea histórica es construir la gran mayoría popular que declarará el Estado Vasco y construirá un modelo social alternativo?
Edo uste dugu iraganeko estrategiarekiko dagoen ezberdintasun bakarra borroka armatuaren desagerpena dela? Hori akats larria litzateke.
Estrategia berriak gure mentalitatearen iraultza ere eskatzen du, gure jardun politikoan hitz egin, konbentzitu, antolatu eta borroka egin behar dugu. Dena batera. Fase honetan kontsigna gutxiago eta argudio gehiago behar ditugulako, parte-hartzea ardatza delako, autokonplazentzia gutxiago eta autokritika eta antolakuntza askoz gehiago behar ditugulako. Badakizue zergatik? Ezker Abertzalea ez zelako ez betirako erresistentzia egiteko, ez protesta soila egiteko eratu. Ez, Ezker Abertzalea erresistitzeko bai baina askatasuna irabazteko baldintzak sortzeko antolatu zen, erresistentziatik irabaztera pasatzeko bai, eta irabaztera goaz, irabaziko dugu, euskal jendartearen gehiengoarekin batera gure herriaren askatasuna irabazi behar dugu!
Eta hori lortzeko zorrotzak izan behar dugu, guregandik hasita jakina.
Para concluir, consideramos que es necesario poner en valor la constitución oficial de SORTU como un nuevo instrumento de lucha en manos del Pueblo Abertzale de Izquierdas. Lo hacemos tras una década de ilegalización, de persecución política, de condenas y encarcelamientos que aún hoy estamos padeciendo. Lo hacemos pendientes de juicios por haber desarrollado simple y llanamente actividad política. Lo hacemos en un contexto en el que no se dan las condiciones democráticas básicas para el ejercicio de dicha actividad política en igualdad de condiciones para todos los proyectos.
SORTU nace en un estadio en el que aún sigue vigente la violencia de los estados, esa violencia que constituye el origen del conflicto político aún irresuelto, porque los estados español y francés siguen negando la condición de nación a Euskal Herria y siguen negando su Derecho a la Libre Determinación.
Pero tenemos a SORTU, que surge como fruto de una nueva relación de fuerzas y la utilización revolucionaria de la legalidad burguesa que nos ha permitido dar este paso. O dicho como conclusión que debe de darnos alguna pista para el futuro: hoy SORTU es legal porque hemos generado las condiciones suficientes como para que el Estado considere que su posición ilegalizadora le generaría aquí y ahora mas costes que beneficios. Esa es la clave!
Bukatzeko, berriro ere gure konfiantza non dagoen errepikatuko dizuegu: Guk gure indarrean, gure borrokatzeko grinan, gure herrian, gure kidegoan, herri langilean eduki behar dugu konfiantza. Hori dena garelako.
Estatuetatik ez dugu errepresioa, boikota eta inposizioa besterik espero behar. Beraz, borrokaren bidez baldintzak aldatuz eramango ditugu bere jarrera aldatzera. Bitartean eguneroko borrokan egingo diegu aurre.
Bide horretan besarkatzen zaituztegu!
Irri egitea, hortzak erakusteko beste modua delako,
Gora Euskal Herri independentea, sozialista, euskalduna eta feminista! Gora Euskal Herri gorria!

sortu da sortu



Ezker Abertzaleak "Zutik Euskal Herria" ebazpenean jasotako estrategia berrituaren ondorio organizatiboa izanik, aurrerantzean estrategia horren garapenerako tresna izango da, ibilian indartu eta zabaldu beharreko bitartekoa. Independentziaren eta sozialismoaren bidean eta Prozesu Demokratikoaren baitan, eraldaketa politikoa eta soziala erdiesteko erreminta dugu.
Honaino ekarri gaitu askapen prozesuak. SORTU jaio berria da eta ibilbide berria egitera dator beste antolakuntza batekin, ziklo politiko berriari borroka eredu eraberrituarekin ekitera. Eta hori horrela egin asmo duen SORTUk askapen nazionalaren eta eraldaketa sozialaren aldeko borrokan herritarren batasunak egindako ibilbide historikoa ez du ez ahazten, ez baztertzen. SORTUn bildu garenok herri eta langile borroka zahar eta berri ezberdinetatik gatoz, herri eta jendarte askearen aldeko borroka egitera betiko askatasun helburua ipar izanik.


Euskal Herriko egoeraren garapenari eta euskal herritarren gogoari erantzun behar genien, baita luzaz egindako lanak zein borrokak sortutako aukera politiko berriei ere. Askapen prozesuak aurrerapausoak egin dituelako gaude gu gaur hemen. Halaber, era eta mota guztietako hausnarketak egiteko orduan gure buruarekin zorrotzak izan garelako ere lortu dugu aro berri hau irekitzea. Ez dira bide luze honetan arazoak eta kontraesanak falta izan, ezta aurrerantzean falta izango ere, baina, eztabaidari eta lan militanteari esker, hasitako bidean uste osoa dugu.
Askatasun osoa helmuga
Iritsi da Askatasunaren garaia. Estatu espainolak eta frantsesak ez diote eskaintza demokratikorik egin nahi Euskal Herriari. Betiko ukazioa, betiko indarkeria eta inposizioa, besterik ez. Agortua da orain arteko egitura instituzionala, agortuak sasi- irtenbideak eta eskaintza mugatuak. Herri borondateak izan behar du etorkizuna eraikitzeko ardatza, Autodeterminazio Eskubidea egunero gauzatuz.
Gure konpromisoa sendoa da: herri nahia errespetatuz eta errespetaraziz, Euskal Estatuaren egitasmoa bururaino eramatea. Askatasun osoa, horixe dugu helmuga bakarra, horretarako askapen nazionalari eraldaketa soziala elkarlotu behar zaiola jakinda. Guretzat helburu bera baita, gizon-emakume askeez osaturiko Herri askea lortzea.
Horrenbestez, proiektu sozialista da gurea. Munduko bazter guztietan ingurumena suntsitzen duen eta milioika pertsona miseria gorrira kondenatzen dituen sistema kapitalistari eta, azken urteotan, neoliberalismoaren bidez, izan duen garapen are ankerragoari aurre egiteko alternatiba erradikalak eraiki behar dira, ezinbestean tokian tokiko ezaugarrien eta nortasunaren arabera. Horixe dugu erronka Euskal Herrian ere.
Euskal Herria egunero-egunero eraikitzea dugu funtsezko eginbeharra, ikuspuntu sozialetik, politikotik, ekonomikotik eta kulturaletik. Gizon-emakume ororentzako justizia soziala eta haien arteko parekidetasuna, ama-lurrarekiko errespetua eta lurraldeen arteko kohesioa eta hizkuntza nazionalaren suspertzea dira, besteak beste, lan eremuak.
Proiektu oso horrek eta ibilbidea azkeneraino egiteko konpromisoak bateratzen gaituzte SORTUko kideak, "Zutik Euskal Herria" ebazpenak jasotako irakurketaren eta prozesu eratzailean onartutako oinarrien baitan, betiere eztabaidarako eta ideia ezberdinak mahairatzeko tarte zabalarekin.
Igarobide demokratikoa
Orain da unea, iragana atzean utzi eta geroa erdiesteko. Igarobidea eraiki behar dugu, inoiz egin ez den egiazko trantsizio demokratikoa gauzatzeko. Horregatik, hain zuzen, gatazkaren ondorioei eta iturburuari erantzungo dien ariketa osoarekin erabat konprometituta dago SORTU.
Gatazkaren muin politikoa askatzeko elkarrizketa eta akordioak behar-beharrezkoak dira, lehenik eta behin Euskal Herrian. Horregatik, eragile eta indar politikoen arteko nazio elkarrizketa abiarazi behar dugu eremu eta erakunde ezberdinetan, euskal herritar guztien erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean jartzeko subjektu erabakitzaileak osatzeko helburuarekin.
Halaber, gatazkaren ondorio guzti-guztiak gainditzea dugu helburu, eta horretarako ez gara atzera begiratzearen beldur. SORTUk ez dio errealitateari begi bakarrarekin begiratzen. Beste batzuek mantendu nahi dute itzalpean gerra zikinean, torturan edota presoek jasaten duten bidegabekerian, zuzenean edo zeharka, duten erantzukizuna. Ezker Abertzaleak dagozkion ardurak bere gain hartzen ditu eta egin beharreko guztia egingo du elkarbizitzaren eta bake justu zein iraunkorraren mesedetan, gure Herriari zor diogulako.
Alderdikeriaz eta besteei kontuak eskatuz eskuartean dugun aukera historiko paregabea dinamika hutsaletan kateatu nahi dutenei aurrera egin behar dugula esan nahi diegu. Eta horretako indarkeriarik gabeko gutxieneko egoera eraiki behar da, salbuespen neurriak eta modu guztietako jazarpena bertan behera utzita. SORTUk bereziki azpimarratu nahi du euskal preso politiko guztiak etxeratzeko bidean, dagozkien eskubide guztiak errespetatzea premiazko urratsa dela.
Antolakuntza eta borroka
SORTU egiteko eta eragiteko jaio da. SORTU sortzeko ere jaio da. Baldintza politiko eta sozial hoberenak ere galdu egiten dira herri antolakuntzarik eta borrokarik ez badago. Iraultza egin nahi dugu. SORTUren Iraultza Demokratikoa eta Nazionala da, Euskal Herri osoan eredu politiko eta soziala errotik aldatu nahi dugulako. Iraultza Demokratiko Nazionalak aurrera egingo badu, eremu guztietan landu beharreko herri mobilizazioari, konfrontazio demokratikoari, desobedientzia zibilari eta borroka ideologikoari esker izanen da. Arlo eta lan zein borroka eremu ezberdinetan dabiltzan militante eta sektore konprometituei esker egingo du aurrera Euskal Herriak.
Iraultza Demokratiko Nazionalak, ordea, etxetik bertatik hasi behar du. SORTUn bertan ere antolatzea eta parte-hartzea indartuko dugu. Eztabaidatzeko, erabakitzeko eta jardun militantea garatzeko, Ezker Abertzaleko kide ororen etxea da SORTU, eta guztien beharra izango du askapen prozesuaren estrategia orokorrarekiko dagokion dinamizazio politikorako erantzukizuna behar bezala betetzeko.
Dagokion lan politikoa ez du, ordea, bere buruari begira egingo. Azkenaldian eraberritutako gazte mugimenduarekin, langile mugimenduarekin eta, oro har, herri mugimenduarekin komunikazioa eta elkarlana lehenetsiko ditu.
Aldi berean, mota ezberdinetako sektore eta eragileekin Independentziaren aldeko Herritarren Bloke Nazionala josteko ahaleginean, azken urteotan ezkerreko indar politiko abertzaleek hitzartutako aliantzak eta akordio estrategikoak trinkotzeak eta zabaltzeak lehentasun osoa du SORTUrentzat, baztertu gabe erabakitzeko eskubidearen gainean saia daitezkeen beste akordio taktiko batzuk.
Edonola ere, komunikazioan, konfiantzan eta elkarren arteko begirunean oinarrituko du SORTUk bere jardunean ezinbesteko osagaia izango den aliantza politika. Indar metaketan eta beste eragile batzuekin egin beharreko elkarlanean dago estrategia osoaren arrakastarako gakoa, aldaketa politikoa eta soziala gauzatu ahal izateko eta gure proiektu politiko bera ere egingarri bilakatzeko beharko den indar harremana egokia sortu behar baitugu.
Esan bezala, askapen prozesua modu erabakigarrian aitzinatzeko lanabesa da SORTU, baina ez da tresna soil bat. Ordezkatzen duen proiektu askatzailearen isla ere izan behar du. Barne bizitzan, demokrazia; eta kanpora begira, gardentasuna. Inguratzen gaituen mundua begirada kritikoz aztertzearekin batera, autokritika ere ezinbesteko ezaugarri bilakatu behar dugu. Zintzotasun iraultzailez hitz egingo diegu beti gainerako herritarrei, langileek eta herri sektoreek bat egin dezaten SORTUk Euskal Herriarekiko eta askatasunarekiko duen konpromisoarekin.
Iruñean, 2013ko otsailaren 23an

2013-02-17

labek martxoaren 9ko manifestazioetara deitu du enpleguaren defentsan

Ez kaleratzerik, ez erreformarik, ez inposiziorik.
Enplegua defenda dezagun
Espedienteak, enpresa itxierak, deslokalizazioak, soldata baxuagoak lan ordu gehiagoren truke…
langileok pairatzen ari garen erasoa etengabekoa da eta gero eta bortitzagoa. Eta hau sektore
guztietan gertatzen ari da: eraikuntzan, industrian, merkataritzan, ostalaritzan, sektore publikoan…
Azken honetan, gainera, pribatizazioek, enplegua kaskartzeaz gain, oinarrizko zerbitzuak kolokan
jartzen ari dira. Egoera jasanezina da.
Horregatik enpresa komite ezberdinetako langileok bat egin dugu, bakoitzak bere errealitatetik, gure
enpresetan burutzen ari garen borrokak ez direlako, ez direlako izan behar, borroka indibidualak.
Gero eta enpresa gehiagotan ari gara langileak egoera antzekoak pairatzen eta beharrezkoa ikusten
dugu denok batera, bakoitza bere gatazka partikularretik, gatazka hauek guztiak kalera batera
ateratzea.
Enpleguaren eta lan baldintzen kontrako erasoak lehen mailako arazo soziala dira. Gizarte osoaren
kontra egiten ari dira, gizarte osoa ari direlako pobretzen eta miseriara kondenatzen. Eta
langabezian geratuz gero: enplegurik lortzeko esperantzarik ez eta, gainera, langabezi prestazio gero
eta murritzagoak agortu eta gero, ezer ere ez. Egoera benetan latzak bizitzen ari dira gure herrian.
Gobernuei enpleguaz hitz egiten entzuten diegu etengabean, baina praktikan ez da enplegu politika
eraginkorrik egiten. Hau frogatzen duten datuak hor daude. Gaurko egoera aplikatzen ari diren
politiken emaitza da, politika horiek patronalak egintzen dituen berberak direlako. Bide honetatik
badakigu nora goazen: ez dago enplegu sortzerik, ez dago enplegu duinik, langabezia eta pobrezia
gehiago baino, Grezian gertatu bezala:
• Lan erreforma aplikatzea enplegua suntsitzeko eta enplegua gero eta kaskarrago bihurtzeko modua
da.
• Ez dago konponbiderik espedienteen arauketaren bitartez. Eremu pribatuan aspalditik erabiltzen
dira eta eremu publikoan ere erabili ahalko dira aurrerantzean. Patronalari –pribatu eta publikoarinahi
duen erara inposatzeko aukera eman zaio eta horretan enplegua suntsitzeko eta langileok
mehatxatzeko aukera paregabea oparitu diote.
• Kaleratzeetara jotzen da enplegua banatu beharrean. Enplegu berria sortu eta lana banatu behar da
denok lan egin ahal izan dezagun. Eta horretarako bideak egon badaude.
Eta kaleratzeak mehatxu bezala erabiltzen dira soldata eta lan baldintza kaskarragoak inposatzeko.
Gure asmoa da ahalik eta komite gehien eta ahalik eta gizartearen sektore gehien atxikimendua
biltzea, denok batera kaleratzeei, erreformari, inposaketei ezetz esateko eta enplegua defendatzeko.
Denon borrokak bateratu nahi ditugu bakoitzaren borrokaren mesedetan eta patronalak eta
instituzioek gure aldarrikapenak ozenago entzun ditzaten.
Gaurko borroka biharko enplegua