osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2012-05-05



Eskolako eraikin berria aukeratzeko prozesua abian jarri zuen udalak. Ideia lehiaketa bat deitu zuen eta 116 proiektu aurkeztu ziren. Aukeraketa egiteko epaimahai bat dago, zeinean EVEko zuzendari Angel Garrotek, udal arkitekto Hodei Zenikaonandiak, Aiert Buruaga arkitektoak, udal aparejadore Asier Salaberriak, Arantza Baigorri alkateak eta Hirigintzako udal batzordeak parte hartzen duten.

Epaimahaiak, irizpide teknikoak aintzakotzat hartuta, egindako aurre-aukeraketak 10 proiektu hautatu ditu. Dena den, udalak guztiak jarri ditu Unzueta altzaridenda zenaren lokalean zaldibartarrek ikus ditzaten. Erakusketa apirilaren 30ean zabaldu zen eta bihar arte, maitazak 5, egongo da zabalik. Gaur eguerdian udal arkitektoa bertaratutakoei proiektuak azaltzen ibili da.

Maiatzaren 4an eta 5ean, 16 urtetik gorako zaldibartarrek euren iritzia eman dezakete, boto bidez, aurre-aukeratutako hamarren artean gustukoen dutenari botoa emanez. Bozketaren emaitzak %10 balioko du epaimahaiak  egin beharko duen behin-betiko aukeraketan.

Udalak demokrazia partehartzailean egindako beste urrats bat da eta hala aitortu behar zaio. Izan ere bere obligazioa da ze, Bilduk herritarren parte hartzea agindu zuen. Penagarria da, eta auzo lotsa ere ematen du, PNVren jokabidea, prozesu honetatik kanpo jarri baitu bere burua. Euren esanetan ez da beharrezkoa eraikin berria egitea, dirudienez oso ondo daude umeak pabiloi prefabrikatuetan. Barregarria litzateke ahaztuko bagenu PNVk, ohi bezala eraikuntza enpresen morroi moduan jokatuz, eskola eremua hipotekatu zuela. Barregarria litzateke ahaztuko bagenu beti herritarren bistatik ezkutuan hartu dituztela erabakiak 32 urte luzetan, beti espekulatzaileen esanetara. Gorroto dute herritarren parte hartzea, dela auzolana, dela herri batzarra, dela erakusketa eta bozketa hau. Demokrazia dute gorroto. Eta, ondorioz, agintekerian eta kazikismoan agintzen ohituta egon diren horiek, orain, pipa paketea baino infantilagoa den diskurtsoa darabilte udalaren kontra, bere benetako aurpegi faxista erakutsiz. Azken batean, Bilduren udal gobernuak pozik egoteko motibo mordoa dauka PNVren oposizio politikari erreparatuz gero, jeltzale gizajoak herriarengandik gero eta urrunago baitabiltza, euren burbuila eskuindarrean galduta. Segi dezatela horrela.

Erakusketan hainbat herritarren eta elkarteren mezuak irakur daitezke, esaterako Helmuga elkartearena: gracias por contar con el  pueblo e impartir democracia.


Sem comentários:

Enviar um comentário