osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2012-05-04

beharginok borrokan














Sasoi latzak bizi ditu langileriak, kapitalismoaren erasoak gero eta gogorragoak baitira: kanporatzeak, soldata jaitsierak, zerbitzu publikoen deuseztatzea eta abar luze bat. Aurtengo maiatzaren lehenean horri guztiari aurre egiteko konpromisoa berretsi du langile klaseak. LABek deitutako manifestazioetan milaka eta milaka behargin batu ziren eskualdez eskualde.



Durangon ehunka izan ziren kaleak bandera gorriz bete zituztenak. Inoiz baino premia handiagoa dagoela nagusiei aurre egiteko, kapitalismoa akabatzeko, sozialismoa eraikitzeko aldarrikatu zuten. Inoiz baino premia handiagoa Euskal Herria independentea izan dadin, erabakiak euskal herritarrok har ditzagun.

Sem comentários:

Enviar um comentário