osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2013-01-26

toledo monarkiaz

Tenemos, afortunadamente, buenos amigos y amigas entre nuestros vecinos del sur.

2013-01-12

zaldibaratarrok ikurriñarekin

                                 Argazkiak: Rafa Iraeta

Jendetza handia elkartu da gaur eguerdian udalak deitutako kontzentrazioan "inposaketarik ez, Zaldibarren geurea ikurriña" lelopean. Pankartari eusten 1979tik gaur arteko zinegotzi eta zinegotziohiak, atzean inposaketa salatzera kalera irten diren zaldibartar mordoa zutela. Olaia Araukua eta Carmen Sampedro zinegotziek udalaren agiria irakurri dute. Jarraian, Arantza Baigorri alkateak balkoian urteetan egon den ikurriña hartu eta plazan jarritako mastan jaso du bertaratuen txalo artean.


2013-01-10

espainiar bandera inposatzearen aurkako mozioa onartu du udalak gehiengo osoz


Gaur iluntzean ezohiko osoko bilkura egin du udalbatzak 21 udal hautetsi eta hautetsi ohik aurkeztutako mozioa eztabaidatzeko. Mozioan zaldibartarroi espainiar bandera inposatzearen aurkako aldarria eta herritarrei ikurriñaren aldeko jarrera alde guztietan erakusteko deia jasotzen dira, tartean etzi 12:00etan udaletxeko plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko gonbitea.

PNVko zinegotzi Nerea Garitagoitiak kritikatu egin du udalak, piperpotoa jartzeko agindua jaso zuenean, helegitea aurkeztu izana. Bere iritziz Bildu da, bide legalak erabili dituelako inposaketaren aurka, epaitegi gastuen errudun, ez espainiar estatua. Gogoratu du 2003 eta 2011 bitartean, agintean zeudela, alderdien legea aplikatu zutenean ez zutela ezelako babesik jaso eta, horrenbestez, euren "botoa abstentzioa izango dela" (sic).

PSOEko Javier Terak esan du legalitatea bete behar dela eta mozioaren kontra bozkatuko dutela.

PPko Benito Pacok adierazi du ondo deritzola ikurriña bakarrik egotea, baina hobeto egongo dela espainiar banderarekin, denok ordezkatzen gaituen ikur nazionala delako. Eta nahiko lukeela "comunidad autónoma europea"ko bandera ere balego.

Amaitzeko, alkateak esan du espainiar banderak ez gaituela ordezkatzen, ez garelako espainiarrak eta, jartzera derrigortu arren ere, ez garela espainiar izango.

Bilduko 6 hautetsiek baiezkoa eman diote mozioari, PSOEko biek kontra bozkatu dute eta PNVko biak eta PPko bakarra abstenitu egin dira.



2013-01-01

urte berri on zaldibar

Urtero legez  Santamañezarreko tontorrean eman dio ongi etorria urte berriari jende mordo batek hamarretako oparoa tarteko.
Argazkia: Rafa Iraeta

Beteranoenak, Victoriano Sanz Naparrak, joan berri zaigun urteko publiometria jarri du denon ikusgarri

Argazkia: Rafa Iraeta