osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2012-05-28

judit fernandez zaldibartarra kameratoia lehiaketan irabazle



Larunbat honetan, maiatzaren 26an, bukatu da KAMERATOIA, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya. Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 100 lagunetik gora bildu ginen parte hartzaileek lanak ikusi eta irabazleen izenak jakiteko.


Lehenengo saria (1.500€), Xirimiri taldeak jaso du, “Ondoezik” lanarengatik. Bigarren saria (1.200€), M-taldearentzat izan da, “Goitik behera” ikus-entzunezkoarekin. Eta hirugarren saria (900€), “Koproskilos eta Unai” taldeak lortu du, “Zuhaitzaren Eguna” film laburrarekin. Oier Plaza (bideogilea), Hibai Castro (dokumentalgilea) eta Rosa Martin Sabaris (EHUko irakaslea) izan dira aurtengo epaileak.
Lehiaketaren zortzigarren edizioa Gernika-Lumon izan da, eta 40 gazte inguruk hartu dute parte. Bost egunetan, 3 eta 8 minutuko ikus-entzunezkoak ekoiztu dituzte gazteek. “Goitik behera” izan da aurtengo gaia, eta herriko ezaugarri batzuekin osatu behar izan dituzte lanak.



Egilea: Xirimiri taldea
Edizioa: Leire Aizpuru
Aktorea eta off ahotsa: Joan Aldamizetxeberria
Gidoia eta kamera: Judit Fernandez

Sem comentários:

Enviar um comentário