osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-05-29

alde egin beharra

Lehengo eguenean, maiatzak 27, hiru urte bete ziren azken udal hauteskundeetatik, enegarren putxerazo hartatik. Ezker abertzaleari dagokion udal ordezkaritza aldarrikatzeko dozena bat lagun bildu ziren udaletxeko plazan.

Biharamunean, hileko azken barikua izanik, hogeita sei lagun batu ziren euskal preso politikoen eskubideen alde, bereziki ikasketak egiteko eskubidearen alde. Zipaio andana etorri zen bildutakoengana eta bost lagun identifikatu zituzten.

Boto eskubidearen alde, giza eskubideen alde ibili behar eta ibiltzeagatik errepresioa jaso behar espainiar estatutik. Argi dago lehenbailehen alde egin beharra dagoela estatu horretatik.

2010-05-15

hauxe da zaldibartarrek aukeratu zutena

Maiatzaren 27an hiru urte beteko dira bigarrenez putxerazoa jasan genuenetik zaldibartarrok eta euskal herritar guztiol. Lehenengoa 2003an izan zen. Orduan Zaldibarren Zalduherri utzi zuten legez kanpo.
2007an zerrenda bi jarri zituen legez kanpo Zaldibarren espainiar estatuak, 28 zaldibartarrez osatutako zerrenda bi. Zaldibarko Abertzale Sozialistak eta EAE-ANV. Hala eta guztiz ere, 311 zaldibartarrek EAE-ANVri eman zioten euren botoa. Urteak frogatu duten moduan, zaldibartar horiek bazekiten espainiar estatuak balio gabe utziko zituen boto horiek zirela baliotsuenak.

Hauxe da 2007an zaldibartarrek aukeratutako udalbatza.

PNV: 407 boto, 3 zinegotzi



EAE-ANV: 311 boto, 3 zinegotzi


PSOE: 296 boto, zinegotzi 2

EA: 261 boto, zinegotzi 2

GI: 118 boto, zinegotzi 1