osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-12-25

olentzaro: "sindikatuei proposatu nien greba orokorra abenduaren 24an egitea"


Aurten ere Herriko tabernan ikusi dugu Olentzaro. Isidrarekin mostradoreko txorizo eta gainontzeko gutiziak desordena ikaragarrian ahoratzen. Bere ondoan Isidrak urbanitate kurtsilo batetik irten berria dirudi. Hurbildu gatzaizkio, kontu handiz, Olentzarori.
  •  Kauen kristo batekin amaitu zenuen iazko elkarrizketa.
  •  Kazetariek ETBkoak zirela esan zidatelako. Zuek ez zarete, baina, ETBkoak izango?
  •  Ez, ez. Gu Bibizikoak gara.
  •  Ematen duzue bai bizi-biziak.
  •  Aurten ere ibili zara etxez etxe zaldiberri banatzen, baina ez omen da etxe guztietara heldu.
  •  Begira, nekatuta nago. zaldiberrikoek oso txarto ordaintzen didate eta kale batzuk egin barik utzi ditut apropos.
  •  Protesta moduan?
  •  Bai, protesta bat izan da, nahiz eta falta direnak banatuko ditudan laster. Gainera, ez da hori bakarrik. Nik proposatu nien sindikatuei abenduaren 24rako deitzea greba orokorra, baina ez didate egin jaramonik eta urtarrilaren 27rako deitu dute.
  • Ikusi dugu ikatza utzi duzula BBKn, BBVAn eta udaletxean.
  • Gutxi ekarri izanaren damu naiz. Utziko nien beste batzuei ere...
  • Esate baterako.
  • Ba, beste lapur batzuei eta iaz elkarrizketa egin zidaten ETBkoei eta, beharbada, baita zuei ere. Edo abadeari. Badago abaderik herri honetan?
  • Zuk jakin beharko zenuke. Aditu duanian Jesus jaio dala lasterka etorri da berri ematera, dio-eta kantak.
  • Ze kazetari klase zarete zuek? Gutxienez elkarrizketa egin aurretik eskuratu beharko zenukete informazio apur bat. Jesus jaio dala? Baina non bizi zarete zuek? Ni ibili naizen jendeak beste zerbaiten berri ematera natorrela kantatu du. Ni jentila naiz, ustezko Jexux hori baino lehenagokoa, kristauek akabatu ezin izan zuten jentiletakoa. Gainera, zer Jexux? Ahalegindu zaitezte horri elkarrizketa bat egiten. Kontatuko didazue bueltan. Gu hemen izango gara datorren urtean ere, ez dun hala, Isidra?
Isidrak baietz egin du buruarekin, Olentzarok zurrutada bakar batean sagardo botila hustu duen tartean. Jende artetik kostata aterantz gindoazela, oihu egin digu.

  • Hi, bibizis, ez zaituztet ikusi nahi lanean urtarrilaren 27an! Adi egongo naun.

Sem comentários:

Enviar um comentário