osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-12-15

durangaldea maite dugulako alokairuen alde


Durangaldeko ezker abertzaleak prentsaurrekoa eman zuen atzo Izurtzan, ‘Durangaldea maite dugulako’ ekimenaren hurrengo kanpaina azaltzeko asmoz.
Lurralde Zati Plana oinarrian hartuz, etxebizitza eta jarduera ekonomikoen inguruan egingo dute azterketa. “Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak LZParen bitartez inposatu nahi diguten eskualdearen eredu kezkagarria agerian utzi” nahi dute modu honetan.
EAEko merkatu librean etxebizitzak bataz beste 352.607 euro balio duela, eta eraikuntzaren prezioa 133.000 eurokoa dela salatu dute. Jarduerei dagokienez, “nahiz eta industrialdeen eraikitze masiboak egin, langabezia-tasa handitu egin da” euren arabera.
Eredu alternatiboari begira, zein asmo duten ere azaldu dute prentsaurrekoan. Etxebizitza arloan, “guztiontzako etxebizitza duina bermatzeko bidean alokairu publikoaren garrantzia” nabarmendu  eta “hutsik dauden eraikinak helburu horretarako erabili” beharko liratekela diote. Jarduera ekonomikoetarako lursailen kasuan, “produkzio eredu jasangarri baten beharra” aldarrikatu dute, lehen sektoreari lehentasuna emanez.

Sem comentários:

Enviar um comentário