osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-07-18

milaka lagunek bai udalbiltzari, bai euskal herriari


UDALBILTZA Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarraren izena da; instituzio gisa, Euskal Herriko lehen instituzio nazional gisa, eratu zenean hartu zuen izena.

UDALBILTZA 1999ko irailaren 18an sortu zen, Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeetako 1.778 udal hautetsik, gehienak EAJkoak, EHkoak, EAkoak, ABkoak eta independenteak, Bilboko Euskalduna Jauregian bildurik hartu zuten ia ahobatezko erabakiaren ondorioz. Bertan ziren Zaldibarko alkatea eta beste zazpi zinegotzi.

Irailaren 18ko asanbladan, UDALBILTZA izeneko Instituzio Nazional bat sortzeaz gain, udal izaeran oinarritutako instituzioa hain zuzen ere, onartu zen Adierazpen Politikoan honako bost helburu hauek zehaztu ziren, Instituzioaren jarduera eta ekimenak horiek lortzera bideratuko zela ebatzi zelarik:

  1. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.
  2. Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzeari laguntza ematea, lurraldetasunaren lekuko izanik eta sei (zazpi) euskal lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz.
  3. Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratiko gisa ulerturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta parte hartze askean oinarriturik.
  4. Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea, hizkuntza, kultura, kirola, ingurumena, lurralde antolaketa, ekonomi garapena eta ongizatea bezalako esparruetan, udal ordezkarien ekintza bateratuei aukera emanez.
  5. Nazioartean Euskal Herria nazio berezkoa eta desberdindua dela adieraztea, baita Euskal Herriak nazio gisa jardun nahi duela Europako etorkizuneko egituraketan eta instituzioetan ere.
Zaldibarko udalak 1999ko abenduaren 23an erabaki zuen Udalbitzan parte hartzea. Alde bozkatu zuten PNVko lau zinegotziek, EHko hirurek eta EAko bakarrak. Kontrako botoa eman zuen PSOEko zinegotzi batek (bestea ez zegoen plenoan) eta GIkoa abstenitu egin zen

Sem comentários:

Enviar um comentário