osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-07-25

amuarrainak eta karramarroak hilda uriben


Beere interesagatik, Delfin Zubizarretak zaldiblogen argitaratutako kronika dakargu hona, aldez aurretik egileari eskerrak emanez.



Zaldibar eta Berriz herrien arteko errekan, aste honetan arrain eta karramarro asko hilik agertu dira. Argazki hauetan agertzen diren amuarrain eta karramarroak Egaña lantegiaren eta Uribe auzoaren arteko tartetxoan atera ditut gaur arratsaldean, lehenengo argazkiko amuarrainak 40 zm. ditu eta karramarroaren ondoan agertzen den nire telefonoak 9 zm. Gure erreketan horrelako amuarrainik zegoenik ez nuen zekula pentsatuko eta behin ikusi eta hilik izan behar, karramarroak ere nahiko handiak dira (nahiz eta "señal" deritzatenak diren, ikusten zaie pintzetan marka edo "señal" zuri bat).
Uribeko auzotar batek ertzantzari deitu dio eta hauek aldundiko guardari, guardak esan digunez aste honetan hartu dituzte ur eta arrain lagin batzuk analisiak egiteko, beren iritziz oso zaila izaten da nondik etor daitekeen balizko isurketa bat jakitea Zaldibarren erreka gehiena estalita dagoelako, orain hiru urte beste antzerako kasu batean Jaurlaritzaren txostenean esaten zuten ur gutxi eta oxigeno gutxiko ura zirela arrain hilen kausa berak esan digunez.
Uribeko auzotar hori, hor erreka ondoan ortutxoa daukan zaldibartar bat eta ni erreka inguruak begiratzen ibili gara eta Egaña lantegitik gora ez dugu arrain edo karramarro hilik ikusi, bai ikusten da erreka zorua zikinagoa dagoela Egaña lantegitik gora eta ura ere pixka bat zikinagoa ematen du, urak itxura garbia duen arren orokorrean, agian lehen ere ez zen izango hortik gora arrain edo karramarro bizirik. Polikiroldegiaren atzean ikus daitekeen erreka zatitxoan ere begiratu dut eta ez dut ezer arrarorik ikusi, auzotarren artean galdetzen eta erreka bazterrak miatzen jarraituko dut ea argitzen dugun zergatik hil diren hain animali ederrak.

Sem comentários:

Enviar um comentário