osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2013-02-17

labek martxoaren 9ko manifestazioetara deitu du enpleguaren defentsan

Ez kaleratzerik, ez erreformarik, ez inposiziorik.
Enplegua defenda dezagun
Espedienteak, enpresa itxierak, deslokalizazioak, soldata baxuagoak lan ordu gehiagoren truke…
langileok pairatzen ari garen erasoa etengabekoa da eta gero eta bortitzagoa. Eta hau sektore
guztietan gertatzen ari da: eraikuntzan, industrian, merkataritzan, ostalaritzan, sektore publikoan…
Azken honetan, gainera, pribatizazioek, enplegua kaskartzeaz gain, oinarrizko zerbitzuak kolokan
jartzen ari dira. Egoera jasanezina da.
Horregatik enpresa komite ezberdinetako langileok bat egin dugu, bakoitzak bere errealitatetik, gure
enpresetan burutzen ari garen borrokak ez direlako, ez direlako izan behar, borroka indibidualak.
Gero eta enpresa gehiagotan ari gara langileak egoera antzekoak pairatzen eta beharrezkoa ikusten
dugu denok batera, bakoitza bere gatazka partikularretik, gatazka hauek guztiak kalera batera
ateratzea.
Enpleguaren eta lan baldintzen kontrako erasoak lehen mailako arazo soziala dira. Gizarte osoaren
kontra egiten ari dira, gizarte osoa ari direlako pobretzen eta miseriara kondenatzen. Eta
langabezian geratuz gero: enplegurik lortzeko esperantzarik ez eta, gainera, langabezi prestazio gero
eta murritzagoak agortu eta gero, ezer ere ez. Egoera benetan latzak bizitzen ari dira gure herrian.
Gobernuei enpleguaz hitz egiten entzuten diegu etengabean, baina praktikan ez da enplegu politika
eraginkorrik egiten. Hau frogatzen duten datuak hor daude. Gaurko egoera aplikatzen ari diren
politiken emaitza da, politika horiek patronalak egintzen dituen berberak direlako. Bide honetatik
badakigu nora goazen: ez dago enplegu sortzerik, ez dago enplegu duinik, langabezia eta pobrezia
gehiago baino, Grezian gertatu bezala:
• Lan erreforma aplikatzea enplegua suntsitzeko eta enplegua gero eta kaskarrago bihurtzeko modua
da.
• Ez dago konponbiderik espedienteen arauketaren bitartez. Eremu pribatuan aspalditik erabiltzen
dira eta eremu publikoan ere erabili ahalko dira aurrerantzean. Patronalari –pribatu eta publikoarinahi
duen erara inposatzeko aukera eman zaio eta horretan enplegua suntsitzeko eta langileok
mehatxatzeko aukera paregabea oparitu diote.
• Kaleratzeetara jotzen da enplegua banatu beharrean. Enplegu berria sortu eta lana banatu behar da
denok lan egin ahal izan dezagun. Eta horretarako bideak egon badaude.
Eta kaleratzeak mehatxu bezala erabiltzen dira soldata eta lan baldintza kaskarragoak inposatzeko.
Gure asmoa da ahalik eta komite gehien eta ahalik eta gizartearen sektore gehien atxikimendua
biltzea, denok batera kaleratzeei, erreformari, inposaketei ezetz esateko eta enplegua defendatzeko.
Denon borrokak bateratu nahi ditugu bakoitzaren borrokaren mesedetan eta patronalak eta
instituzioek gure aldarrikapenak ozenago entzun ditzaten.
Gaurko borroka biharko enplegua

Sem comentários:

Enviar um comentário