osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2011-05-23

ezker abertzalearen lehen balorazioa

Zaldibarko ezker abertzaleak atzoko hauteskundeen lehen balorazioa egin du. Adierazi dutenez, Euskal Herriak aurrera pauso handia egin du independentziarako bidean. Izan ere, Bildu ezkerreko abertzale eta subiranistek osatzen dute. Euskal Herrian eta Zaldibarren aldaketa politiko eta sozialaren aldeko apustua egin dute 315 mila herritarretik gora. Areago gure herrian.

Zaldibartarrek aldaketa bozkatu dute, eskumako agintariekin gogaituta. Eta argi dute aldaketa hori, benetako demokrazia ezartzetik hasita, Bilduk ekar dezakeela. Amaitu da PNVren sasoia. Hogeita hamabi urte. Eta zaldibartarrek mahaian ukabilkada emanez amaitu dute PNVren sasoia, Bilduri gehiengo osoa emanez. Ekainaren 11tik aurrera, lehenengoz historian, Zaldibarrek alkate independentista eta ezkertiarra izango du.

Orain lanerako sasoia da. Zaldibar eta Euskal Herria ezkerretik eraikitzeko. Zaldibartarrok udalaren benetako egoera ezagutu behar dugu hainbat arinen. Zelan utzi duten udala jakin behar dugu. Herriari deitu behar zaio kontu inportanteen gainean eztabaidatzeko. Aurrekontuak, zergak, herri planifikazioa, euskara, kultura. Herriak gobernatu behar du. Badago horretarako indarra eta baita ere gogoa.

Sem comentários:

Enviar um comentário