osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2011-05-04

eskubide guztien alde, kalera!


Atzo 111 zaldibartar batu ziren udaletxeko plazan eskubide guztien alde eta ilegalizazioen kontra. Milaka izan ziren kalera irten ziren euskal herritarrak Hegoaldean. Kontzentrazioa amaitzean, Bilduko alkategai Arantza Baigorrik espainiar estatuaren jarrera salatu eta bihar Bilbora joateko deia egin zuen. Izan ere, bihar, eguena, manifestazio nazionala dago deituta 20:00etan Bilboko Jesusen Bihotzean. Ondoren Arenalean batzeko deia egin dute, espainiar Auzitegi Konstituzionalaren epaia bertan jasotzeko denok batuta. Zaldibarren Bilbora joateko hitzordua jarri dute 19:00etan Artian.

Sem comentários:

Enviar um comentário