osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-04-09

baso bideetan motordun ibilgailuen aisialdi ibilerak debekatzea proposatu du ezker abertzaleak






































Azken urteotan ikaragarri handitu da motordun ibilgailuen aisialdi ibilera mendian. Bi edo lau erruberako motorrak, noranahikoak... Diputazioak debekatuta die pistaz kanpo ibiltzea, baina edonon aurki daitezke, esate baterako Santamañezarreko tontorrean sarri. Basoa eta mendia bizitzarako beharrezkoak ez ezik, bizitoki ere badira. Milaka landare eta animaliena, ekosistema mordo baten eremua. Kontua da ea natura ustiapenerako objektu hutsa den ala gu geu ere naturaren parte sentitzen garen. Motordun ibilgailuak, are gehiago gaur eguneko trafikoaren tamaina ikusita, eraso bat dira ekosistema askorentzat. Hortik aparte, mendizaleentzat edo baso lanetik bizi direnentzat ere eraso bat dira, bideak hondatzen dituztelako, besteak beste. Apalago izan beharko genuke naturarekin. Eta Santamañezarreko tontorrera motorrez igotzea baino harrokeria handiagorik ez zaigu bururatzen.

Ildo honetatik, ezker abertzaleak Zaldibarko baso bideen erabilpenaren gaineko ordenantzan aldaketak egitea proposatu du, aisialdirako motordun ibilgailuak ez daitezen gure mendietan ibili.

Hau da, hitzez hitz, ezker abertzaleko hautetsiek udalean gaur bertan sartu duten proposamena:

Udal titulartasuneko edo udal administrazioko bideen aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantzari gehitzeko proposamena

Azken urteetan, baso ustiapenetan dabiltzan ibilgailuez gain, aisialdian dabiltzan motordun ibilgailuen trafikoa ikaragarri gehitu da gure mendi eta basoetan. Hasiera batean bitxikeria zena, gaur egun arazo larri bilakatu da. Bi eta lau gurpildun aisialdirako motoak noiznahi ikus daitezke bideetan, pistetan, bidezidorretan zein hauetatik kanpo. Sortzen duten kutsadurak, batez ere atmosferikoa eta akustikoa, larri eragiten die mendi eta basoei, alegia, mendi eta basoetako ekosistemei. Basoko biztanleak ( landare eta animaliak) dira kaltetuenak, baina ez bakarrak. Kalteak jasaten dituzte, baita ere, mendian oinez dabiltzan herritarrak eta basolanetan dihardutenak.

Honenbestez, honako aldaketak proposatzen ditugu ordenantzan:

1. artikulua. Xedea.
Indarrean dagoenaren ordez:

Udal honek titulartasuneko edo administrazioko bideen erabilera arrunta, berezia eta normala, araupetzen ditu, bide horietan ibiltzen diren ibilgailuen eraginez egiten diren kalteak ekiditeko, beti ere Toki Jaurbidearen oinarriak arautzen dituen 7/85 Legearen 25. Atalean, Toki Batzetako Ondasunen gaineko Araudian eta horekin zerikusirik duten gainontzeko legezko arau guztiekin bat etorriz.

4. artikulua. Debekuak.

Hau gehitu:

. Azken baserritik aurrera aisialdirako motordun ibilgailu guztiak.

Sem comentários:

Enviar um comentário