osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2013-04-22

castet eguna 2013


Atzo, apirilak 21, XXI. Castet Eguna egin zen Zaldibarren. Urtero legez, 1937ko apirilaren 25ean Santamañezarren faszisten kontra borrokan jausitako gudari eta milizianoak omendu zituzten. Hirurogei lagun inguru batu ziren Santamañezarreko tontorrean, non ikurriña jaso zuten. Guztiak batera jaitsi ziren Goierritik eta, jarraian, kalejira jendetsua egin zuten Castet Elkarteraino. Ekitaldi politikoan 1937ko borrokalariak ez ezik, duela berrogei urte jausitako Eustakio Mendizabal Txikia ere izan zuten gogoan. Amaitzeko, iragana etorkizunarekin lotu zuten Donostian Aske Guneak erakutsitako bidetik. Eusko Gudariak abestuta amaitu zen ekitaldia. Bazkarian bildu ziren gero hogeita hamar lagunetik gora.
Arratsaldean, Ernaik deituta manifestazioa egin zuten udaletxeko plazatik Artiara, eserialdi batekin amaitu zena.



Sem comentários:

Enviar um comentário