osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2013-01-10

espainiar bandera inposatzearen aurkako mozioa onartu du udalak gehiengo osoz


Gaur iluntzean ezohiko osoko bilkura egin du udalbatzak 21 udal hautetsi eta hautetsi ohik aurkeztutako mozioa eztabaidatzeko. Mozioan zaldibartarroi espainiar bandera inposatzearen aurkako aldarria eta herritarrei ikurriñaren aldeko jarrera alde guztietan erakusteko deia jasotzen dira, tartean etzi 12:00etan udaletxeko plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko gonbitea.

PNVko zinegotzi Nerea Garitagoitiak kritikatu egin du udalak, piperpotoa jartzeko agindua jaso zuenean, helegitea aurkeztu izana. Bere iritziz Bildu da, bide legalak erabili dituelako inposaketaren aurka, epaitegi gastuen errudun, ez espainiar estatua. Gogoratu du 2003 eta 2011 bitartean, agintean zeudela, alderdien legea aplikatu zutenean ez zutela ezelako babesik jaso eta, horrenbestez, euren "botoa abstentzioa izango dela" (sic).

PSOEko Javier Terak esan du legalitatea bete behar dela eta mozioaren kontra bozkatuko dutela.

PPko Benito Pacok adierazi du ondo deritzola ikurriña bakarrik egotea, baina hobeto egongo dela espainiar banderarekin, denok ordezkatzen gaituen ikur nazionala delako. Eta nahiko lukeela "comunidad autónoma europea"ko bandera ere balego.

Amaitzeko, alkateak esan du espainiar banderak ez gaituela ordezkatzen, ez garelako espainiarrak eta, jartzera derrigortu arren ere, ez garela espainiar izango.

Bilduko 6 hautetsiek baiezkoa eman diote mozioari, PSOEko biek kontra bozkatu dute eta PNVko biak eta PPko bakarra abstenitu egin dira.



Sem comentários:

Enviar um comentário