osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2012-04-22

XX. castet eguna



Gaur, apirilak 22, XX. Castet Eguna egin da Zaldibarren, Castet Elkarteak antolatuta, Ahaztuak, Berriz 1936 gogoratzen, Otxandioko Andikona eta Durango 1936 Kultur Elkartea taldeen laguntzarekin.

1937ko apirilaren 25ean Santamañezarren izandako borroka gogoratu dute, zeinaren 75. urteurrena betetzen den aurten.



Ohi bezala goizean Santamañezarrera igoera egin da, bertan ikurriña igo eta 12:30etan kalejira egin dute Olazarretik Castet Elkartearen egoitzara, non ekitaldi politiko bat egin duten Euskal Herria eta askatasunaren alde borrokan jausitakoei gorazarre eginez. Gero bazkaria izan da Goierrin. Bazkalostean Xabier Zabarte gogoratu dute, elkarteko lehendakari, martxoaren lehenengoan istripuz hil zena.






Sem comentários:

Enviar um comentário