
Zaldibarko udalak herritarren parte hartzeari hasiera emango dion batzarrera deitu ditu zaldibartar guztiak. Arantza Baigorri alkatearen hitzetan, zaldibartarrak galdezka ari dira herriaren egoera ezagutu nahian. Bilduren programak dioena ere gogoratu du: "Herritarren Kontseilua sortuko dugu non herritar guztiek izango dute parte hartzeko eskubidea eta Zaldibarren garapenerako garrantzitsuak eta estrategikoak diren proiektuak aurkeztuko dira eztabaidarako".
Honenbestez, urriaren hasieran egingo da herri batzarra. Bertan, udala zelan aurkitu duten aurkeztuko zaio herriari. Horretarako informazioa biltzen eta antolatzen aritu da udal gobernu berria. Hemendik aurrerako ildo nagusiak ere aurkeztuko dira.
Sem comentários:
Enviar um comentário