osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2011-03-09

martxoaren 8a, beti


Mundu osoko beste herrialde askotan bezala, milaka emakume atera ziren atzo kalera Euskal Herrian«Euskal Herria Ezkerretik» akordioa hitzartu duten hiru indar politikoek -ezker abertza- leak, Eusko Alkartasunak eta Alternatibak- kontratu sozial berria aldarrikatu zuten atzo, «non gizonezkoek eta emakumezkook enplegua, zaintza eta boterearen alderdi guztiak partekartzea adostuko dugun». Horixe izan zen Bilbon egin zuten agerraldian botatako mezuetako bat. Martxoaren 8an ospatzen diren lorpenak gogora ekartzeaz gain, oraindik ere borrokan jarraitzeko dauden arrazoi ugariak jarri zituzten mahai gainean. «Itxurazko berdintasunaren azpian, emakumezkook lortutako eskubideen eta guztiontzako aukera berdinen azpian, bazterketa eta berdintasunik eza agerian dago», adierazi zuten Jone Goirizelaiak eta Amaia Agirresarobek irakurritako manifestuaren bidez.
Egungo errealitatea deskribatzean, lan munduan prekarietate tasarik altuena emakumezkoena dela nabarmendu zuten. Emakumezkoek oraindik ere erantzukizun txikiena duten lanpostuak izaten jarraitzen dutela azaldu zuten, «lan-egonkortasunik gabe, ia promoziorako aukerarik gabe eta lan bera egiteagatik gizonezkoek baino soldata txikiagoa jasoz».
Menpekotasun egoeran dauden pertsonen eta seme-alaben zaintzak ezkutatzen duen errealitatea nabarmendu zuten bereziki, baita emakume atzerritarrek bizi duten muturreko egoera ere. «Ekonomia kontzeptua» berraztertzearen alde azaldu ziren Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta ezker abertzalea, «menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza ekonomiaren erdigunean ezarriz eta ez merkatuaren menpe». Hiru indar politikook zaintza unibertsalizatzea beharrezkoa dela diote, «jatorria, errenta, edo beste edozein faktore alde batera utzita».
Kalitatezko zaintza zerbitzu publikoa aldarrikatzeaz gain, «Atzerritartasun Legea aldatu beharra» dagoela aipatu zuten, baita etxe barruko enplegu erregimena lehenbailehen aldatzeko eskatu ere, bai Atzerritartasun Legea zein Menpekotasun Legea «ikuspegi feminista kritiko batetik berraztertzea» proposatu zuten.

Sem comentários:

Enviar um comentário