osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-08-14

¿qué significado tiene un lauburu en un campo de futbol?

Ahora hay tres y si hacen falta se ponen seis. ¿Qué significado tiene un lauburu en un campo de futbol? Quizás en un frontón... Si me lo explica alguien y me convece.

Honela hitz egin zuen PSOEren bozemale Javier Terak uztailaren 23ko plenoan. Honekin eta honelakoekin gobernatzen du PNVk Zaldibarko udal ilegitimoa. Ez gara gu izango falangista hauek konbentzitzen ahaleginduko garenak. Azaltzen, baina, ahalegindu eta ahaleginduko gara.

Futbol zelaitik lauburua ezabatuz egin zuten astakeria zuritzeko, hiru lauburuez gain, armarri penagarri bat jarri dute. Zaldibarko armarriaz, 2005eko ekainean zaldiberriren 16. zenbakian eta 2007ko abenduan, zaldiberriren 21. zenbakian, argitaratutakoa dakargu hona.


ARBOLA ETA OTSOA

Herri baten armarria, bere ikurra denez, herriaren ondarea ere bada. Hortik aurrera, bakoitzak gura duen garrantzia emango dio. Baina ondarea da, hizkuntza, kultura, folklorea, natura, arkitektura ondarea diren legez.

Zaldibarko armarriak izan ditu bere gorabeherak, azkena eta okerrena urte honen hasieran bertan. 1976a arte, hamarkada batzuetan, zuhaitza eta otsoa ziren bere osagaiak. Normala, izan ere Bizkaiko 38 udal armarrietan agertzen da otsoa eta 46tan zuhaitza. Zuhaitzak izan ziren mendeetan herri batzarren babes, elizpeak baino lehen. Otsoaren presentziaz interpretazioak egitea erraza da, baina asmatzea gaitzagoa. Edonola ere, zuhaitza da garrantzitsuena, trinkoa, otsoa bere aurretik igarotzen baita. Zuhaitza eta batzarra, natura eta herria.

1976an, B. Lasuen alkate izendatu eta berehala, armarria aldatu zuten. Zuhaitzaren aurrean igarotzen zaldia agertzen zen otsoaren ordez. Zer dela-eta zaldia? Nahiz eta dokumentazioa artxibatzeko orduko ohiturak ez ziren bat ere zuzenak, udal artxiboetan ikusidugunarengatik ez dago ezelako arrazoirik zaldia jartzeko otsoaren ordez. Ez dugu zaldirik aurkituko Bizkaiko udal armarrietan; bai, ordea, baleak, basurderen bat, lehoiak, hartzen bat. Animalia basatiak, indartsuak, beren kaxa dabiltzanak.

Norbaitek pentsa dezake Zaldibar izena zaldi-tik eratorria dela. Ba, ez. Eta hala balitz ere, ez luke zaldia justifikatuko. Ikus dezagun. Hasteko, gogoratu herriaren izena Zaldua izan zela 1932 arte. Eta Zalduaren armarrian ez da ageri zaldirik, bai, ordea, otsoak eta arbola; aldaera batean basurderen bat ere bai. Zaldibar izenari dagokionez, hau da Alberto Erraztik dioena: “ dorretxea nahiz leinuaren izena bertako toponimotik sortu zitzaizkigun (...). Osagaiak: Zaldu(a) + ibar (izen arrunta).” Eta Zaldibarren armarrian ere otsoa eta arbola ikusiko ditugu, baina zaldirik inondik inora ere ez. Udalak erabili zuen lehen zigiluan zuhaitza agertzen da erdian eta, bere aurretik pasatzen, marrazkilari txar batek, edo bihurri batek, egindako ugaztun zehaztu ezin bat, otsotzat, basurdetzat har daitekeena, baina ez zalditzat behintzat, ezta irudimena psikotropikoz animatuta ere.

Baina okerrena aurten egin du udalak. Armarria aldatu eta, orain, zaldia da osagai nagusia eta zuhaitza bazter batean erdi desagerrarazi dute. Hori gutxi balitz, udalaren paper ofizialetan, fondo bezala, zaldia jarri dute, bera bakarrik. Benetako osagaia, arbola (herri batzarra), desagertuta edo baztertuta eta osagai okerra, zaldia, udalerriaren ikur. Baina, zergatik?

Irudi korporatiboa. Hori da azken urteetan enpresek gero eta gehiago zaintzen duten arlo bat. Horretarako irudi korporatiboa egiten duen enpresa bati enkargatzen diote lana eta honek, diru(tza) baten truke, diseinu oso bat egiten die. Enpresak, produktu bat merkaturatzen duenez, gehiago saltzeko estrategiaren barruan kokatzen du bere irudi korporatiboa hobetzea, beronen kostua produktuaren prezioan sartuz. Eta diseinua egiten duenak asko jakin lezake diseinugintzaz, baina, hemen gertatu den legez, tutik ere ez badaki heraldikaz (kasu honetan erabili beharreko lehengaia), ba, emaitza txarra izan behar nahitaez.

(zaldiberri 16, 2005eko uda)


KIRTENKERIAK BAINO GEHIAGO: PNVren BALDARKERIA ONDARERAEKIN

Irailean Zaldibarko Elizateko sinboloak izeneko koadernoa argitaratu zuen Balendin Lasuenek. Bertan, besteak beste, gaur egun udalak darabilen armarriari “armarri moztua” deitzen dio eta “kirtenkeria handia” dela dio. Halaber, onartzen du berak, PNVko alkate zela, ezarri zuen armarria ere ez dela egokia. Hau guztia eta gehiago, luze eta sakon, aztertu genuen aldizkari honen 16. zenbakian, 2005eko udan. Hain zuzen, PNVko alkate Igor Barrenetxea-Arandok bere kirtenkeria ezarri zuenean herriko armarritzat.

Eta hori baino lehenago, 2002an ezker abertzaleak eskatu zuen armarriaz ikerketa serio bat egiteko, jakitun orduan erabiltzen zena, 1976an Lasuenek ezarria, ez zela inondik inora egokia. 2002ko martxoan Diputazioak honako hau erantzun zion Zaldibarko udalari: “que no han avanzado nada con respecto al requerimiento del ayuntamiento. La única cuestión estriba en la duda entre el escudo que propuso la Diptación Foral en 1920 o el que ha usado históricamente la familia Zaldibar y del que hubo testimonio de piedra, que puede refrendarse en la obra de Ybarra”. Hau guztia argitu beharra zegoen, ez delako Lasuenen koadernoan aipatu ere egiten, erabat garrantzitsua delako armarri egokia finkatzeko eta, azkenik, ondareari buruz alkateak eta PNVk duten baldarkeria agerian uzten duelako, ez da-eta astakeria makala hau jakin eta gero alkateak ezarri duen sasiarmarria jartzea.

(zaldiberri 21, 2007ko negua)

2 comentários:

  1. Caballo Loco16/08/10, 19:05

    ¿Qué significado tiene un caballo en el escudo de Zadibarl? Quizás en un picadero... Si me lo explica alguien y me convece.

    ResponderEliminar