osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2013-03-02

Gaur berrantolatuko da Udalbiltza

Gaur Udalbiltza (Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarra) berrantolatzeko batzarra egingo da Donostian, 1.227 hautetsi, 153 alkate eta 393 udaletako ordezkariekin. Bertan izango da Zaldibarko udala. Oso batzar garrantzitsua izango da, Euskal Herriko instituzio nazional bakarra delako Udalbiltza, eta aro berriari ekingo diolako.

Duela bi urteko udal hauteskundeen ondoren, 2012ko martxoan abiatu zen 
Udalbiltza berrantolatzeko prozesua: 27 hautetsik jakinarazi zuten zazpi herrialdeetako udal eta zinegotzi guztiei gutunak bidali zizkietela, prozesuarekin bat egin zezaten. Iazko uztailean talde sustatzailea sortu genuen, eta hautetsien ekarpenak jasotzen hasi ginen. Joan den azaroan iragarri genuen aurtengo martxoaren 2an izango dela Udalbiltza berrantolatzeko batzarra. Iritsi da ordua.

Sem comentários:

Enviar um comentário