osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2012-06-10

eh bildu




Beste behin ere, hemen elkartutako lau alderdiok, Euskal Herriak behar duen ezkertiar eta subiranisten indar metaketari erantzutera goaz. Garai zailak ditugu aurrean, baina porrotera eraman gaituztenen diskurtso bakarrari aurre egin behar diogu, finantza botereen mesedetara daudenei. Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak herritarren gehiengo zabal baten babesa izan duen koalizioa berretsiko dute hurrengo hauteskundeei begira, lauron arteko elkarlanari jarraipena emateko.

2012-06-01

arrif eta euskal herria bat eginda


ESSABT NHAAR  19  ESHAB EZARMADDEN   EN ZALDIBAR  EGHEN  OJJ AGRAW  AGH  EJWARREN  ENSSEN  EDYOUSSEN  ZE ARRIF . NAMHAWAD  NAMCHAWA , BELJOSSOS    ENFAANA BACH  ANSSEN   THODARTH EMAZIGHEN   NARRIF . GHE EL ADDAD EN DEGHORREN   EN ZALDEBERRI ADNANCHAR   OJJ OMHAWADD  AGH JAWARREN ENNA  ERRIFIEN.

Maiatzaren 19an Zaldibarko ezker abertzalea jatorriz arrifiak diren zaldibartar batzuekin bildu zen elkarrezagutza eta elkarlana bultzatzeko. Bilkurak, batez ere, amazigh herria, eta bereziki arrifiak, hobeto ezagutzeko balio izan zuen. Hurrengo zaldiberrin gure artean bizi diren arrifiekin egindako elkarrizketa bat argitaratuko da.




2012-05-28

judit fernandez zaldibartarra kameratoia lehiaketan irabazle



Larunbat honetan, maiatzaren 26an, bukatu da KAMERATOIA, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya. Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 100 lagunetik gora bildu ginen parte hartzaileek lanak ikusi eta irabazleen izenak jakiteko.


Lehenengo saria (1.500€), Xirimiri taldeak jaso du, “Ondoezik” lanarengatik. Bigarren saria (1.200€), M-taldearentzat izan da, “Goitik behera” ikus-entzunezkoarekin. Eta hirugarren saria (900€), “Koproskilos eta Unai” taldeak lortu du, “Zuhaitzaren Eguna” film laburrarekin. Oier Plaza (bideogilea), Hibai Castro (dokumentalgilea) eta Rosa Martin Sabaris (EHUko irakaslea) izan dira aurtengo epaileak.
Lehiaketaren zortzigarren edizioa Gernika-Lumon izan da, eta 40 gazte inguruk hartu dute parte. Bost egunetan, 3 eta 8 minutuko ikus-entzunezkoak ekoiztu dituzte gazteek. “Goitik behera” izan da aurtengo gaia, eta herriko ezaugarri batzuekin osatu behar izan dituzte lanak.



Egilea: Xirimiri taldea
Edizioa: Leire Aizpuru
Aktorea eta off ahotsa: Joan Aldamizetxeberria
Gidoia eta kamera: Judit Fernandez

2012-05-19

zaldibar plazara




Ehun lagunetik gora irten dira gaur kalera Zaldibarren Herrirak deitutako Goazen Plazara ekimenean. Zaldua plazan elkartu da jendea eguerdian eta, jarraian, udaletxeko plazara joan dira. Handik Zaldua plazarainoko giza kate bat osatu dute, eskuz esku amnistiaren ikurra zeukan giltza pasatuz. Gero guztiak elkartu dira Zaldua plazan. Udaletxe zaharreko balkoitik Herrirako ordezkariek agiria irakurri dute. Trikiti soinuekin eta sagardo eta hamaiketako eder batekin amaitu da ekitaldia.
Euskal Herrian 28.456 lagun irten dira plazetara Herrira Bilgunearen deiari jarraituz.


2012-05-08

urgari estudioak irabazi du ideia lehiaketa


Eskolako eraikin berria egiteko lehiaketan epaimahaiak hartu du erabakia. Puntuazio handiena Urgari Estudioak egindako proiektuak eskuratu du, Ederto izenekoa. Aipatzekoa da botoa eman zuten zaldibartarren gehiengoak proiektu horri eman ziola bere sostengua.

 Hauek dira lehenengo hamaikak:



Postua
Zkia
Proiektuaren izena
Identifikazioa
69
EDERTO
ESTUDIO URGARI, S.L.P.
TONY HIRIBARREN

16
ETXEAN BEZALA
COLECTIVO PKMN ( pacman)

11
PUZZLESKOLA
JUAN JOSÉ PERALTA GRACIA
ANDRÉS AYESA PASCUAL

81
HANDITZEN-HANDITZEN
IDOIA ZABALA ORMAZABAL
AMAIA ALKAIN AGIRRE
IRATI ARZALLUS MOREA
IÑAKI MIGUEL OTAÑO

23
PINPILIPAUXA
IMV  ARQUITECTOS

8
KOSIMA
MÚGICA Y DE GOYARZU ARQUITECTOS SCP
AMAIA CELAYA ALVAREZ
ANDER AGINAKO ARRI

65
YO TENGO UNA CASITA
RUBÉN A. ALCOLEA RODRÍGUEZ
JORGE TÁRRAGO MINGO

110
PIKARO
FLORENCIO SOTOS ARELLANO
ISABEL RAMOS AUSIN

66
HAUR PAISAIA
VAUMM ARQUITECTURA Y URBANISMO, S.L.P.

10º
106
SHTATË
M3 ARQUITECTES

11º
29
TRUKEME
ANDREA EMMANUEL LAREDO
MARÇAL  BONADONA BERDALA
ALBERT GASOL BONCOMPTE
JORDI MESTRICH REINA



zaldibartarren iritzia eskola-eraikinen gainean

Lehengo astean ikusgai izan zen erakusketa ehunka zaldibartarrek ikusi zuten. Euretatik 156 pertsonak erabaki zuten bere iritzia ematea. Bozka horiek honela banatu ziren epaimahaiak aurrez aukeratutako hamar proiektuen artean:




- Kosima: 12
- Puzzleskola: 32
- Etxean Bezala: 7
- Pinpilinpauxa: 15
- Trukema: 2
- Yo tengo una casita: 2
- Haur paisaia: 19
- Ederto: 47
- Handitzen, handitzen: 15
- Shtate: 3
- Pikaro: 3
 
 
Beraz herriaren puntuazioa:
10 puntu Edertori
6 puntu Puzzleskolari