2011-10-31
2011-10-08
210 herritar udal batzarrean. demokrazia parte hartzailea abian da
Gaur arratsaldean lehenengo Herri Batzarra egin da Olazar pilotalekuan udalak deituta. 210 zaldibartar izan dira bertan. Udal Gobernuak udalaren egoeraz eta lan ildoez hizt egin du. Herritarrek ere parte hartu dute galderak eta ekarpenak eginez. Udal gobernua osatzen duten Bilduko alkatea eta bost zinegotziez gain, PNVko zinegotzi bat eta PPkoa ere batzarrean izan dira.
Alkateak bertaratuak agurtu ditu eta udal itxi eta iluna amaitu dela aldarrikatu du. Bilduk gobernua hartu duenetik udal bilera guztiak publikoak dira eta Herri Batzar hau demokrazia parte-hartzailea sustatzeko beste urrats bat da. Alkateak berak martitzenetan 09:30etatik 11:00ak arte eta eguaztenetan 13:00etatik 15:00ak arte herritarrak hartuko ditu udaletxean. Euskara Kontseilua berriro martxan jarriko da eta beste udal kontseilu batzuk eratuko dira, herriko elkarteek eta herritarrek parte har dezaten. Arantza Baigorrik azpimarratu du protagonistak, dagoeneko, herritarrok garela eta Herri Batzar hau hasiera baino ez dela.
Aitor Arizmendiarrieta, Ogasun buruak, diru kontuen berri eman du. Sarrerak, gastuak, zorra. Argi geratu da arlo honetan ere aldaketa handia behar dela. Udal langile ugariren lan egoera irregularren berri ere eman du eta hau konponduko dutela agindu.
Jose Andres Urizar, Hirigintza buruak, arlo honetan egindakoak eta egin beharrekoak azaldu ditu.
Carmen Sampedrok Herri Antolaketarako Plan Nagusiari ekingo zaiola iragarri du eta honen nondik norakoak azaldu.
Olaia Araukuak demokrazia parte-hartzailea zelan ari den gauzatzen eta zelan sakonduko den azaldu du.
Atal bakoitzean eztabaida tarte bat zabaldu da. Zazpi zaldibartarrek hartu dute hitza galderak edo iradokizunak egiteko.
2011-10-06
2011-10-02
2011-09-30
bake prozesuaz mozio bateratu bat egiten ahaleginduko dira udal talde guztiak
Atzoko plenorako indarkeriaz eta bakeaz hiru mozio zeuden aurreikusita. Lehenengoa PPk aurkeztu zuen euskal erakunde guztietan bezala. Bigarrena Bilduk aurkeztua, Lasarteko udalak onartu zuena Bildu, PNV eta PCLO taldearen botoekin. Hirugarrena PSOEk aurkeztuta, PPkoaren emendakin moduan.
Pleno aurretik egin zen batzordean, Bilduk proposatu zuen ahalegin bat egitea denon artean zerbait adosteko bake prozesuaren inguruan. Gainontzeko taldeak konforme agertu ziren proposamenarekin. PPko zinegotziak zehaztu zuen bera ados dagoela, baina partiduan galdetu beharko duela.
Honen gainean berba egiteko urriaren 11an, 19:00etan, jarri zuten hitzordua. Bilduk proposatu zuen talde bakoitzak eraman dezala paragrafo bat idatzita bakearen inguruan, bakoitzak norbere ikuspegitik eta gainontzekoak kontuan hartuta. Honenbestez, mozioak erretiratu egin zituzten atzoko plenoko gai-zerrendatik.
Pleno aurretik egin zen batzordean, Bilduk proposatu zuen ahalegin bat egitea denon artean zerbait adosteko bake prozesuaren inguruan. Gainontzeko taldeak konforme agertu ziren proposamenarekin. PPko zinegotziak zehaztu zuen bera ados dagoela, baina partiduan galdetu beharko duela.
Honen gainean berba egiteko urriaren 11an, 19:00etan, jarri zuten hitzordua. Bilduk proposatu zuen talde bakoitzak eraman dezala paragrafo bat idatzita bakearen inguruan, bakoitzak norbere ikuspegitik eta gainontzekoak kontuan hartuta. Honenbestez, mozioak erretiratu egin zituzten atzoko plenoko gai-zerrendatik.
2011-09-28
lanberreko beharginak borrokan
Eguerdian Lanber enpresako langileek kontzentrazioa egin dute udaletxeko plazan, nagusiek ordaintzen ez dietela salatzeko. Iaztik beharginek ez dute kobratzen tokatzen zaiena. Dagoeneko batzuei 5.000 eta 6.000 euro zor die enpresak. Langileen esanetan, egiten diren eskupetak saldu egiten ditu Lanberrek, baina beharginek ez dute dagokien soldata jasotzen.
2011-09-25
zaldibar auzolanean
Tabernasolo eta Euskalerria kaleko parkeetan konponketak egiten ibili ziren atzo hamarnaka zaldibartar. Udalak egin zuen auzolanerako deia eta erantzuna oso ona izan da. Abian da aldaketa Zaldibarren. Badago gogoa eta badago indarra.
Hurrengo hitzordua urriaren 8an da. Egun horretan herri batzarra dago deituta, zeinean udal gobernuak gure herriaren egoera jarriko duen mahai gainean. Jendeak informazio osoa eta zuzen izan dezan. Eztabaidarako ezinbestekoa baita informazioa. Herri batzarra ere auzolana da. Herriaren boterea.
Subscrever:
Mensagens (Atom)








