osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2011-06-13

arantza baigorri, zaldibarko lehenengo alkate abertzale eta ezkertiarra

Hogeita hamabi urtetan PNVk gobernatu eta gero, zapatu eguerditik alkate ezkertiar eta inependentista du Zaldibarko udalak. Arantza Baigorri gehiengo osoz hautatu zuten alkate lehen bozketan. Bilduko sei hautetsien boto jaso zituen.


Euskal Herria aro baten sartzen ari dela esan zuen Baigorrik, aldaketa hasi dela. Udalak Euskal Herriak behar duen demokraziaren alde egingo duela iragarri zuen, eskubide zibil eta politikoen alde, torturaren aurka, presoen alde eta inongo indarkeriarik gabeko eszenatoki baten alde. Zaldibarren herrigintza auzolanean egingo dugula agindu zuen.

       Plenoa amaituta, jendetza handia bildu zen plazan aldaketa ospatzeko.



2011-05-31

zetako beharginekin

Atzo hamarnaka pertsona batu ziren Manufacturas Zetako langileei elkartasuna adierazteko eta despidoak salatzeko. Zaldibarko ezker abertzaleak ere bat egin du langile borroka honekin eta adierazi du aparteko orduak eta azpikontratazioak prekarietatearen aurpegiak direla, kapitalistek erabiltzen dituztenak beren etekinak handiagotzeko.

2011-05-29

"manufacturas zeta"ko langileekin elkartasuna

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, "Manufacturas Zeta" enpresak 30 urtetik gora bertan lanean diharduten hiru behargin kanporatu nahi ditu. Horrekin batera, aparteko orduak eta azpikontratazioa nabarmen handitu ditu. LABek Jakoba eta Iñigo Bernedo enpresaburuak egiten ditu kanporaketa hauen errudun.

Hau guztia salatzeko eta beharginei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egingo da datorren astelehenean, hilak 30, 18:30an udaletxe aurrean

2011-05-23

ezker abertzalearen lehen balorazioa

Zaldibarko ezker abertzaleak atzoko hauteskundeen lehen balorazioa egin du. Adierazi dutenez, Euskal Herriak aurrera pauso handia egin du independentziarako bidean. Izan ere, Bildu ezkerreko abertzale eta subiranistek osatzen dute. Euskal Herrian eta Zaldibarren aldaketa politiko eta sozialaren aldeko apustua egin dute 315 mila herritarretik gora. Areago gure herrian.

Zaldibartarrek aldaketa bozkatu dute, eskumako agintariekin gogaituta. Eta argi dute aldaketa hori, benetako demokrazia ezartzetik hasita, Bilduk ekar dezakeela. Amaitu da PNVren sasoia. Hogeita hamabi urte. Eta zaldibartarrek mahaian ukabilkada emanez amaitu dute PNVren sasoia, Bilduri gehiengo osoa emanez. Ekainaren 11tik aurrera, lehenengoz historian, Zaldibarrek alkate independentista eta ezkertiarra izango du.

Orain lanerako sasoia da. Zaldibar eta Euskal Herria ezkerretik eraikitzeko. Zaldibartarrok udalaren benetako egoera ezagutu behar dugu hainbat arinen. Zelan utzi duten udala jakin behar dugu. Herriari deitu behar zaio kontu inportanteen gainean eztabaidatzeko. Aurrekontuak, zergak, herri planifikazioa, euskara, kultura. Herriak gobernatu behar du. Badago horretarako indarra eta baita ere gogoa.

biduk irabazi du, euskal herriak irabazi du

Bildu
780
6 zinegotzi
PNV
324
2 zinegotzi
PSOE
251
2 zinegotzi
PP
124
Zinegotzi 1




                           Arantza Baigorri Belaza izango da Zaldibarko alkatea



2011-05-19

bilduren ekitaldia zaldibarren

Lehengo domekan ekitaldi politikoa egin zuen Bilduk Zaldibarren. Kalejira batekin hasi zuten eguna. Eguerdian, eskoletako frontoian egindako ekitaldi politikoan   Olaia Araukua, Carmen Sampedro eta Arantza Baigorri hautagaiek hitz egin zuten.
Bilduk Zaldibarko herriarekin eta Euskal Herriarekin duen konpromisoa azpimarratu zuten. Eskumako udal gobernuen sasoia amaitu dela iragarri zuten. Demokrazia parte hartzailea gauzatuko zutela agindu eta aldaketa hasi dela aldarrokatu zuten.