osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-12-15

durangaldea maite dugulako alokairuen alde


Durangaldeko ezker abertzaleak prentsaurrekoa eman zuen atzo Izurtzan, ‘Durangaldea maite dugulako’ ekimenaren hurrengo kanpaina azaltzeko asmoz.
Lurralde Zati Plana oinarrian hartuz, etxebizitza eta jarduera ekonomikoen inguruan egingo dute azterketa. “Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak LZParen bitartez inposatu nahi diguten eskualdearen eredu kezkagarria agerian utzi” nahi dute modu honetan.
EAEko merkatu librean etxebizitzak bataz beste 352.607 euro balio duela, eta eraikuntzaren prezioa 133.000 eurokoa dela salatu dute. Jarduerei dagokienez, “nahiz eta industrialdeen eraikitze masiboak egin, langabezia-tasa handitu egin da” euren arabera.
Eredu alternatiboari begira, zein asmo duten ere azaldu dute prentsaurrekoan. Etxebizitza arloan, “guztiontzako etxebizitza duina bermatzeko bidean alokairu publikoaren garrantzia” nabarmendu  eta “hutsik dauden eraikinak helburu horretarako erabili” beharko liratekela diote. Jarduera ekonomikoetarako lursailen kasuan, “produkzio eredu jasangarri baten beharra” aldarrikatu dute, lehen sektoreari lehentasuna emanez.

2010-12-08

cristina estébanez, zazpigarrena

Gaur eguerdian hamalau lagun bildu dira udaletxe aurrean Cristina Estébanezen erailketa salatzeko, ordu erdi iraun duen kontzentrazioan. Herenegun labankadaz hil zuen bere bikotekide ohiak eta larri zaurituta utzi zuen gaur egungo bikotekidea. Aurten zazpi emakume erail ditu indarkeria sexistak Euskal Herrian: Elena Cal, Amelia Sánchez, Isabel Vélez, Bonifacia Ruiz, Amelia Amaya, Annie Froment eta Cristina Estébanez..




2010-12-07

BESTE EMAKUME BAT ERAHILA! ASKI DA!!!


CRISTINA ESTEBANEZ 25 URTEKO BARAKALDOKO EMAKUMEA 
BERE BIKOTEKIDEAK ERAHILA 
Bihar, abenduak 8, asteazkena
eguerdiko 12etan
kontzentrazioa udaletxe aurrean
INDARKERIA SEXISTARI AURRE EGIN!!

2010-11-26

kontzentrazioak indarkeria matxistaren aurka

Atzo, azaroak 25, kontzentrazio bi egin ziren Zaldibarren indarkeria matxistaren aurka.
Lehenengoa eguerdiko hambietan izan zen Helmuga emakumeen taldeak deituta. Euskal Herria kaleko parkean 32 pertsona bildu ziren, tartean ezker abertzaleko udal hautetsi bi eta EAko bat.
Bigarrena arratsaldeko zazpietan egin zuten udaletxe aurrean, ezker abertzaleak deituta, eta 26 lagun batu ziren, ezker abertzaleko hiru udal hautetsiak tartean.

2010-11-23

indarkeria matxistaren aurkako       nazioarteko eguna


kontzentrazioa


azaroak 25, eguena, 19:00etan


udaletxe aurrean