osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-05-29

alde egin beharra

Lehengo eguenean, maiatzak 27, hiru urte bete ziren azken udal hauteskundeetatik, enegarren putxerazo hartatik. Ezker abertzaleari dagokion udal ordezkaritza aldarrikatzeko dozena bat lagun bildu ziren udaletxeko plazan.

Biharamunean, hileko azken barikua izanik, hogeita sei lagun batu ziren euskal preso politikoen eskubideen alde, bereziki ikasketak egiteko eskubidearen alde. Zipaio andana etorri zen bildutakoengana eta bost lagun identifikatu zituzten.

Boto eskubidearen alde, giza eskubideen alde ibili behar eta ibiltzeagatik errepresioa jaso behar espainiar estatutik. Argi dago lehenbailehen alde egin beharra dagoela estatu horretatik.

2010-05-15

hauxe da zaldibartarrek aukeratu zutena

Maiatzaren 27an hiru urte beteko dira bigarrenez putxerazoa jasan genuenetik zaldibartarrok eta euskal herritar guztiol. Lehenengoa 2003an izan zen. Orduan Zaldibarren Zalduherri utzi zuten legez kanpo.
2007an zerrenda bi jarri zituen legez kanpo Zaldibarren espainiar estatuak, 28 zaldibartarrez osatutako zerrenda bi. Zaldibarko Abertzale Sozialistak eta EAE-ANV. Hala eta guztiz ere, 311 zaldibartarrek EAE-ANVri eman zioten euren botoa. Urteak frogatu duten moduan, zaldibartar horiek bazekiten espainiar estatuak balio gabe utziko zituen boto horiek zirela baliotsuenak.

Hauxe da 2007an zaldibartarrek aukeratutako udalbatza.

PNV: 407 boto, 3 zinegotzi



EAE-ANV: 311 boto, 3 zinegotzi


PSOE: 296 boto, zinegotzi 2

EA: 261 boto, zinegotzi 2

GI: 118 boto, zinegotzi 1

2010-04-25

gudari eta milizianoei gorazarre







Urtero lez Santamañezarrera igoera egin da jausitako miliziano eta gudariak omentzeko. Hirurogei lagun batu dira tontorrean eta, ekitaldi xume batean, ikurriña berria jarri dute. Jaitsitakoan San Martin plazan elkartu da jendea eta kalejiran joan dira Castet Elkartera. Elkartearen aurrean, kalean, 1937ko apirila gogoratzen duen erakusketa egon da jarrita egun osoan.
Castet elkarteko kide batek eskerrak eman dizkie bertaratuei deitzaileen izenean (Castet, Durango 1936, Berriz 1936 Gogoratzen, Andikona eta Ahaztuak). Esan du elkartu direla gudari eta milizianoei gorazarre egiteko. Memoria gaurko borrokaren parte dela. Are gehiago, frankismoan askatasun falta bazen ezaugarria, gaur beste hainbeste. Orduan gorri-separatistak baziren etsaia, gaur terroristak. Baina harro daudela haiekin eta borrokan jarrautuko dutela. Eusko Gudariak abestuta amaitu a ekitaldia. Eta luntxa hasi da.

2010-04-24

castet brigadak ikur faxistak kendu ditu

Gaur goizean castet brigadako hamar bolondresek hogeita hiru ikur faxista kendu dituzte beste hainbat ataritik. Ondoren udaletxera zuzendu dira eta, berako bulegoetan, alkateari utzi dizkiote. Idatzian honako hau jarri dute: "zure esku uzten ditugu ikur faxista hauek, esperantza handirik gabe baina, zerbait egokia egin dezazun".







Aurretik 1937ko apirileko egunak eta hamazortzi urtetan egindako Castet Egunak gogoratzen dituen erakusketa jarri dute udaletxeko plazan. Egun guztia egongo da bertan eta bihar, apirilak 25, Artian.




2010-04-20

castet egunerako deia egin dute









Castet Eguna dela-eta datorren asteburuan Zaldibarren izango diren ekitaldiak aurkeztu dituzte gaur prentsaurrekoan Castet, Durango 1936 eta Berriz Gogoratzen elkarteetako ordezkariek. 1993an egin zen lehen Castet Eguna Zaldibarren, izen bereko elkarteak antolatuta. Beraz, aurtengoa hamazortzigarrena izando da. Azken hiru urteotan aipatu hiru elkartez gain, Otxandioko Andikonak eta Ahaztuakek ere egiten dute deia.

Larunbatean, apirilak 24, goizean ikur faxisten ezabaketa egingo da. Biharamunean, goizeko 10:00etan Santamañezarrera igoera udaletxe aurretik irtenda. Gailurrean ekitaldi txiki bat eta 12:30etan San Martin plazatik Castet Elkarteraino kalejira egingo da. Ondoren, castet Elkartearen egoísta aurrean ekitaldia eta luntxa. Asteburu osoan zehar 1937ko apirileko egun haiek gogoratzeko erakusketa izando da kalean.

1937an, Intxorta jausita, indar faxistak Zaldibar hartu zuten apirilaren 25ean. Goizalde horretan borroka gogorrak izan ziren Santamañezarren eta bertan hil ziren Iñaki Castet, Abellaneda batailoiko komandantea, eta beste berrogeiren bat gudari eta miliziano. Horrexegatik gogoratzen ditugu urtero Euskal Herria eta askatasunaren alde borrokan jausitakoak.