osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-06-11

zaldibarko udal ilegitimoa lauburuak ezabatzen



Duela hilabete batzuk entzun genuen Javier Terak, PSOEren bozemalea udalean, Solobarria udal futbol zelaiko lauburua kendu nahi zuela eta hala adierazi zuela udalean, ikur nazionalista delako berarentzat.

2008ko urrian inauguratu zen zelaia eta sarreran, Zaldua Kirol Elkartearen ikurrarekin batera lauburu bat margotu zuten.

PSOEren jarrerak ez gintuen gauza handirik harritu, gero eta itsutuago dihardute-eta Euskal Herria espainolizatu nahian eta, horretarako, euskal izaeraren adierazpen guztiak ezabatu nahi dituzte. Berdin zaie euskara, eguraldiaren mapa, eskola liburuak edo txapela. Faxismoa ezjakintasunaren eskutik joan ohi da gehienetan eta hau da kasu nabarmenenetako bat.

Eta astakeria honetan eskutik doazenak PNV, PSOE eta GI dira, eurek gobernatzen dute-eta Zaldibarko udal ilegitimoa. Lauburua alkatearen aginduz ezabatu da, PNVko alkate baten aginduz. Udal ilegitimoaren ondorioetako bat da hori: PNV, PSOEren iradokizunei jaramon eginez, lauburuak ezabatzen. Hurrengoan, beharbada, alkateak bere kabuz, PSOEren sujerentzia barik, jarraituko du Euskal Herriaren ikurrak ezabatzen. Ba, badute lana. Esaterako, Olazar frontoiaren sarrera nagusian dute beste lauburu bat eta baita hainbat hilobitan ere. Behin gurutzada antiterroristari ekinda, Goyak 1805ean margotu zuen La Marquesa de Santa Cruz koadroa, Madrilgo Pradoko museoan dagoena ere ezaba dezakete. Gainera, pintore aragoiarraren aitaita zeraindarra zenez, Marlaskak laster aurki diezaioke loturaren bat Batasunaren munduarekin.

Ezker abertzaleak deia egin die zaldibartarrei eraso faxista honi neurriko erantzuna emateko. Herri moduan aurre egiten badiegu, jai daukate faxista hauek. Eta aurrean izango gaituzte.

Sem comentários:

Enviar um comentário