osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-06-08

agur eta ohore iñaki



Iñaki Arregi Ihartza ermuarra gaur goizean hil da Markinan 57 urte zituela. 1992az geroztik Ueman (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) egon zen lanean, eta zuzen-zuzenetik jarraitu zituen euskararen normalizazio bidean azken urteotan egindako urratsak. Datorren zapatuan izango da Uema eguna, Mallabian, eta omenaldia egingo zaio bertan.

Sasoi bateko Zaldibarko beharginek ondo gogoratuko dute Iñaki. Izan ere, Umzako langile zela, 1979ko metaleko greba luze eta gogorrean lehen lerroan ibili zen klase interesen eta langileen duintasunaren defentsan. Orduko ezkertiar eta abertzaleek ere ondo gogoratuko dute, urte bereko udal hauteskundeetan Zaldibarko Herri Langile Batuaren kanpainan parte hartu zuen eta. Gogoan dugu, baita ere, 1981eko otsailaren 23ko iluntzean eskuorriak banatzen ibili zela Zaldibarren kolpe militarraren kontra mobilizaziora deituz. Hau guztia dugu, eta izango dugu, gogoan Zaldibarren.

Sem comentários:

Enviar um comentário