osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-02-27

presoen aldeko egunak

Asteburu honetan hainbat ekintza ari dira gauzatzen presoen alde gure herrian. Atzo, azken ostiraleko kontzentrazioa egin zen udaletxe aurrean. Jarraian itxialdi bat hasi zuten zenbait lagunek Gaztetxean. Afarira jende mordoa bertaratu zen eta, ostean, bideo bat ikusi eta kafe-tertulia egin zuten. Gaur, zapatua, presoen egoera aztertzeko eragile ezberdinekin izateko dira itxialdia egiten ari direnak. Iluntzean senideen hitzaldia izango da. Bihar postalak idatziko dizkiete presoei, mural bat egin eta 18:00etan manifestazioa egingo da udaletxeko plazatik abiatuta

Sem comentários:

Enviar um comentário