osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-01-12

Gogoratu beharko luke

Carmen Sampedrok idatzi du anbotoren azken zenbakian EAren izenean. Udal gobernuan zergatik ez dauden azaltzen du lehenengo, PNV eta PSOErekin izandako harremanak aipatzen ditu. Ez du aipatzen ANVrekin ere bildu zirela eta hauek proposatu zietela ez hartzea ez dagokien zinegotzi kargua. Lehenengo bileran jarrera irekia erakutsi zuten arren, bigarrenean argi utzi zuten Javier Zuloaga “Txokolo”k kargua hartuko zuela. Argi utzi zuten Alderdien Lege faxistaz baliatuko zirela ANVri dagokion aulkietako bat lapurtzeko. Ez du aipatzen Alderdien Legea, zaldibartarrok azken zazpi urteotan jasan behar dugun udal ilegitimoaren ama. Gogoratuko du 2007ko udal hauteskundeetan zerrenda bi utzi zituela espainiar estatuak legez kanpo Zaldibarren, Zaldibarko Abertzale Sozialistak eta ANV. Zerrenda bi, 28 zaldibartar, boto emaile erroldaren %1 baino gehiago. Ehunka zaldibartar apartheid politikora zigortuak. Gogoratuko du ANV bigarren indarra izan zela boto zenbaketan eta hiru zinegotzi dagozkiola, lehenengo indarra izan zen PNVri bezala. Eta gogoratuko du PNV eta PSOErekin batera zinegotzi bana lapurtu diotela ANVri.

Borondate on batzuk zerrendatzen ditu gero. Tartean bi paragrafo eskaintzen dizkio Kultur Etxeari eta honela amaitzen du: “gu beti San Juangoan kokatzearen alde egon gara”. Ba, ez. Poztekoa da EAk orain Kultur Etxea Sanjuangoa-Elexosten kokatu nahi izatea. Oso pozgarria. Baina ez zeukan zertan gezurrik esan behar. Gogoratuko du 2000. urtean PNVk aurkeztutako Atutxaren proiektu negargarria. EAren oniritzia izan zuen. Oraintxe arte, edo oraintsu arte gutxienez, PNVk kultur etxeaz izan dituen okurrentzia guztiak eman ditu ontzat EAk. Gogoratuko du aurreko legealdian, orduan ere putxerazo baten ondorengo udal ilegitimo batean, EA udal gobernuan izan zela PNVrekin.

Sem comentários:

Enviar um comentário