osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-01-24

ezker abertzalearen iritzia berdintasunerako planaren gainean



2008an Zaldibarko Emakume eta Gizonen Berdintasun Diagnosia egin ondoren, Zaldibarko Udalak lau urtetarako Berdintasunerako Plana diseinatzea erabaki du. Emakumeen egoerak, beharrak, interesak eta espektatibak kontuan hartzea da planaren helburu nagusia, eta eguneroko bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna sustatzea.
Diagnosia egiteko arloz arloko bilkurak egin dira baina ez dira zabalak izan eta zehaztutako denbora oso laburra izan da. Egindako diagnosiaren emaitzak ez du emakumeen eta gizonen egoeraren azterketa orokorra jaso. Diagnosia osotua eta integrala izateko, profil ezberdinetako emakumeengana hurbildu behar da, beraien ikuspegia, iritzia eta ekarpenak jasoz.
Ezker abertzaleak berdintasun planari egiten dizkion ekarpenak hauek dira:
-Emakumeen parte hartzeko organoa, KONTSEILUA izatea proposatzen dugu. Kontseilua zabala izan behar da, herriko talde desberdinen eta pertsonen parte hartzearekin eta erabakitzeko ahalmenarekin.
-Baliabide ekonomiko eta giza baliabideak ezinbestekoak dira. Berdintasun politika definitzeko, planifikatzeko, aurrera eramateko eta ebaluatzeko BERDINTASUN TEKNIKARIA beharrezkoa da.
-Planaren KUDEAKETA TRESNAK jaso behar dira, jarraipena, ebaluaketa, kudeaketa eta parte hartzea definituko dutenak.
Planari gaineratzen dizkiogun ekintzak hauek dira:
-Administrazioan, lan iraunkorrak egiteko azpi kontratatzen diren emakumeen lan baldintzak hobetu eta zuzeneko kontratazioak egitea.
-Zaintza lanak behar dituzten pertsonei begirako zerbitzuak eskaini eta bermatzea: eguneko zentroa egin.
-Emakumeen indarkeriari aurre egiteko akordio interistituzionalak bultzatzea.
-Eraso sexisten aurrean erantzun protokolo bat zehaztea eta emakumeei begirako babes neurriak bermatzea.
-Osasungintzan eta hezkuntzan hezkidetza programak gauzatzea.
Berdintasun plana ezin da asmo onez definitutako plan bat izan, ezta norberaren borondatean oinarritu ere.

Sem comentários:

Enviar um comentário