osasuna eta askatasuna

osasuna eta askatasuna
mundu gorri, berde eta moreak

2010-01-27

etxe tasatuen kontua, kontu penagarria









Eskola inguruko lurretan eraikitako etxebizitza tasatuen prozesua oso gorabeheratsua izan da hasiera hasieratik. Etxebizitzak adjudikatzeko orduan, zozketa arraro bat egin zen. Zozketa horretan herritarrak oso haserre geratu ziren etxebizitzen garestitzeaz eta jarritako baldintzekin. Herritarrak etxeak hartzerako orduan 42 pertsonetatik 11 pertsonek bakarrik hartu zituzten etxeak. Etxeak saltzen ez zirela ikusita udaletxeak etxebizitza tasatuen ordenantzaren arau batzuk aldatu zituzten: Diru sarreren gutxieneko muga kentzen du, beste etxebizitza bat daukatenek lehiaketan parte hartzeko aukera dute, etxebizitza tasatuen kalifikazioa 10 urtera jeisten da eta autonomia erkidegoko herritar orok du etxebizitza tasatuen lehiaketan parte hartzeko aukera. Aldaketetan argi ikusi zen udaletxeak etxebizitzak saldu nahi dituela nola edo hala Zaldibarko herritarroi etxebizitza eskubidea urratuz. Ordenantza berri honi ezker abertzaleak eta eta Eusko Jaurtzaritzak jarri dizkio alegazioak. Eusko Jaurlaritzak alegatu zuen esanez, beste etxebizitza baten jabe den pertsona orok ezin duela etxebizitza tasatuen lehiaketa parte hartu. Ezker abertzaleak, ordea, alkiler sozialeko etxebizitzak eta babes ofizialeko etxebizitzak sustatu behar direla. Alegazio hauek ikusita udalak Eusko Jaurlaritzaren alegazioak onartu zituen eta ezker abertzalearen alegazioei ezetza eman zien argipenik eman gabe.

Ordenantza berri honekin zaldibartarrak ez diren pare bat pertsonak aurkeztu dute euren nahia etxebizitzak eskuratzeko. 3 blokeetatik bloke bat bera ere ez dago osorik salduta. Gaur da eguna obra horiek geratuta daudenak. Ez doaz ez aurrera ez atzera. Etxebizitza tasatuko jabeeetariko batzuk oso haserre daude eta euren desadoztasuna udaletxeari helarazten ari dira.

Hauek dira Zaldibarko udaletxeak sustatzen dituen etxebizitzak? Oraingoan ere oso argi geratu da Zaldibartarrak etxebizitza hauek ez ditugula nahi. Zaldibartarrok alfiler sozialeko etra babes ofizialeko etxebizitzak nahi ditugu. Herritarrok etxebizitzak duinak nahi ditugu, prezio eta baldintza egokiekin. Udal ordenantzaren sarreran agertzen den bezala, Zaldibarko Udalak jarrera aktiboa izan behar du herritarrentzako etxebizitza egokien beharrari eta arrazoizko prezioen beharrari erantzuteko eta ez babes ofizileko gehienezko diru sarrerak gainditzen dituztenei laguntzeko. . Udalari dagokio baita etxebizitza eskubidea bermatzeko behar diren neurriak hartu eta espekulazioa ekiditeko pauso sendoak ematea..

Sem comentários:

Enviar um comentário